2007. urteko udaberrian, Madrilek ezarritako alderdien lege ez demokratikoak, udal hauteskundeetan Etxarriko herritarrek azaldutako nahia betetzea eragotzi zuen. Gauzak horrela, Nabaiko taldeak, lege honekin ados ez egon arren, beronek sortutako egoera onartu eta Etxarriko udalaren kudeaketaren ardura hartu zuen.Egoera bidegabe honetan ezker abertzalean legealdia hasi zenetik saiatu gara udal etxeko kudeaketaren jarraipen estua egiten.Orokorrean, egin duten lana kaxkarra izan da, baina bereziki, arlo ekonomikoan izan den bilakaera kezkagarriak eraman gaitu gure balorazioa jendeartera zabaltzera.Legealdia hasi zenetik, udalak, denetara, 1.145.000 €-ko kopurua batzen duten maileguak eskatu ditu. Honek gaur egun udalak ordaintzeke daukan zorra nabarmen haunditu du.Eta udalaren aurrezteko gaitasuna izugarri murriztu da.ETXARRI EKONOMIKOKI ETA SOZIALKI HONDORATUTA DAGO; BERPIZTEKO, ARGI DAGO, ETORKIZUNEAN TAMAINA HANDIKO PROIEKTUETAN SARTU BEHARRA IZANEN DELA ETA EGUN, EZ DIRA HORRELAKO EZERTAN ARI. UDALAREN DIRUA ERA HONETAN XAHUTZEA JUSTIFIKA DEZAKEENIK ETA HERRIARI ONURAK EKARRIKO DIZKION PROIEKTU HANDIREN BATEAN SARTUTA DAUDENIK EZIN DUTE ESAN.Nabaik eskatutako maileguek sortutako finantza karga, udalak azken urteetan ezagutu duen zorpetze mailarik altuena izatera ekarri du (%13,8-a). Nabaik, plangintzarik gabe egindako kudeaketan, ohiko gastuak nabarmenki handitu ditu eta ohiko diru sarreren jaitsierarekin batera, udalak duen zorpetzeko gaitasuna izugarri murriztu du; 2006an, gehienezko zorpetze maila %26,6koa izatetik, 2009an %14,7koa izatera pasa delarik.Udalaren zorpetze maila gehienezko zorpetze mailara iritsi da ia, ezin izanen ditu mailegu gehiago eskatu Nafarroako Gobernuaren baimenik gabe.Honetaz gain, beste ondorio larri bat ere egiazta dezakegu udaletxeko kontuei begiratuta. Azken urteotan, udaletxeko aurrekontu orokorrak itxi ahal izateko urtero maileguren bat eskatu behar izan dute, eta hau etorkizunerako oso dinamika arriskutsua izan daiteke.Datu hotzak diren hauei honakoa gaineratu nahi diogu: egoera honetara iristearen oinarrizko arrazoia, udalaren ardura duen NaBai alderdiak legealdi osoan zehar inongo plangintza edo aurreikuspenik gabe jardun duela da. Aldez aurretik programa landu bat garatzeko gai ez izanak legegintzaldi osoan edozein modutan ibiltzera eraman ditu eta ondorioztatu dugunez, datozen urteetarako, honelako kudeaketa batek Etxarriko udalaren egoera ekonomikoa egoera larrian utziko du.