Oraingoan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan gauden prebentzio teknikariok, prebentzio programa baten berri emango dizuegu: "Bizimodu onaren sekretua" hain zuzen ere. Programa hau, Nafarroa osoko ikastetxe guztiek lantzeko aukera dute, Oinarrizko gizarte zerbitzuen bitartez eskaintzen zaie eta gero zentro bakoitzak parte hartuko duen erabakia hartzen du.Bizimodu Onaren sekretua 10 urtetik 12ra bitarteko neska-mutikoendako hezkuntza programa bat da, hau da, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleendako.Programa honen helburu nagusia elkarbizitzarako eta nork bere burua zaintzeko trebetasunak eskaintzea da. Elkarbizitzarako, pertsonak behar-beharrezkoa du komunikatzen eta adierazten jakitea, taldeak onartzen duela sentitzea, talde barruan eroso egotea; baita adierazpenerako, komunikaziorako, enpatiarako eta autoestimua izateko gaitasunak eskuratzea ere.Programa honek, ikasleei baliabide jakin batzuk ematen dizkie: nor garen ongi konturatzea, nola sentitzen garen, egoerek guregan nolako eragina duten , hori nola adierazten dugun, nola jokatzen dugun. Bestalde oso garrantzitsua da negoziaziorako tresnak ematea, adibidez, aurrerantzean drogen kontsumoari buruzko erabakiari zentzuz aurre egiteko gai izateko. Kontsumitzera heltzen badira, inolako arazorik eduki ez ditzaten.Programa hau txertatzeko, egokien ikusten duguna, "herritartasunaren hezkuntza" irakasgaia da, gure ustez, programaren helburu eta edukiek bat egiten dutelako irakasgaiarekin eta, aldi berean, programa hau tresna baliagarria izan daitekeelako gelan lantzeko. Hala ere, ikastetxe bakoitzak erabakitzen du ze ikasgaian landuko duen.Prebentzio teknikariak gara, ikastetxeetan programa aurkeztu eta tutoreei edo programa aurrera eramango duten irakasleei klasean lantzeko moduak azaltzen dizkiegunak, programari buruzko informazioa ematen dizkiegunak. Orientabideak ematen dizkiegu programa gelan lantzeko, erabili daitekeen metodologia eskaintzen diegu.Programa honetan parte hartzen duten ikasleei esaldi osasuntsuak dituen koaderno bat ematen zaie, hausnarketarako erabil dezaten. Guzti honekin batera, programa barruan esaldi osasuntsuak egiteko lehiaketa bat dago. Nafarroa mailako lehiaketa izango da hau eta marsuaren 31 arteko epea dago esaldi osasuntsu hauek aurkezteko, bukaeran 3 irabazle egongo direlarik.