Emakumez osaturiko milaka ahotsen esana hementxe, Marte, gerraren jainkoa, zuzenduz: "Oh, Marte! Zergatik iratzartzen dituzu gizonak horrenbeste gudekin? Zergatik maite dituzu hainbeste edonor itsutuko luketen ezpaten isladak? Zergatik sinistarazten diezu gizonei ospea eta zoriona lortuko dutela elkar hilez gero? Noizbait errukituko al zara gutaz, emakumeoz? Iritsiko al da inoiz, beren semeak galtzen dituzten amez, beren senarrak galtzen dituzten emazteez, eta beren aita nahiz anaiak berriz ere sekula ikusiko ez dituzten alabez, gupidatuko zaren egunik? Ezpatak oratzera bultzatzen dituzten idealak hainbeste heriotz eta hondamen sortzeko arrazoi nahikoa direla uste al duzu? Hain mingarria ez den beste biderik ez al da egongo? Gerra guztien helburua bakea dela pentsatzeak zerbaitetarako balio al dizu?". Hauxe da emakumeen ahots bateratua gerren aurka, eta beraien esana Marteri zuzentzen diote, gerren onespen eta beharrezkotasuna gizatasunaren alderik gordinenarekin isilaraziz. Bihotzetik, bihotzera.Eta testu honek badu gaurkotasunik zoritxarrez. guda, indarkeria eta biolentzia jaun eta jabe diren garai hauetan. Orain Sahara, atzo Irak, bihar nork daki (baina norbaitek badaki, eta ez da soilik Marte). Emakumeen ahotsak ozen altxatu behar dira, edozeinen gain (izan emazte, izan neskalagun, izan herri, izan ume, izan langile) eginiko indarkeria salatzeko, isilarazteko, gelditzeko, aldatzeko.Aldaketa emakumeen eztarrietan dago, geure barne esanak entzutea besterik ez dugu.