EZGAITUENTZAT ETXEBIZITZA SAKANAN

Sakanako ezgaituaren elkartea 2010ko abe. 3a, 00:00

Sakanako ezgaituek eta haien familiek pertsona hauek Sakanan bizi daitezela nahi dute. Mundu mailan onartutako eskubidea da pertsona ezgaituek etxebizitza babestua bizi izan dezatela. Pertsona hauek ahalik eta modu autonomoenean bizi daitezen bereziki prestatutako etxebizitzak izaten dira. Nafarroan eskubide hau betetzen da, baina ez ezgaitua bizi den mankomunitatean edo inguruan. Etxebizitza Zangozan,  Tuteran edo Avilan... eskain diezaiokete, Nafarroan ez badago aukerarik. Edo, zorte handia izanez gero, Iruñan... Pentsa ezazue zer izan daitekeen pertsona ezgaitu batentzat edo bere familiarentzat horrenbeste kilometrotara bizitzea.Sakanan etxebizitza babesturik ez dago pertsona ezgaituentzat , badugu asistentzia-zentro bat eta lan zentro berezi bat, Lakuntzan, Tasubinsa, baina bertan lan egiten duten pertsonek ez dute Sakanan autonomoki bizitzeko aukerarik. Eta, horrela izanik, adin batetik aurrera gainerako gazteek bezalaxe duten eskubide bat den arren  (25 - 30 urte inguruan), edo familiak zaharrak egiten direlako edo hiltzen direlako, EZGAITUAK DIREN PERTSONAK  EZIN DIRA BIZI BABESTUTAKO ETXEBIZITZAN SAKANAN.Etxarriko  familia batek etxe bat ANFAS-i eman dio etxebizitza babestu bihurtzeko inguruko ezgaituek erabil dezaten, eta orain etxebizitza  finantzatu behar duena Nafarroako gobernua da. Sakanan bakarra da, eta gure lana da, eta udaletxe  eta Sakanako mankomunitatearena Sakanan  pertsona ezgaituentzat etxebizitza eskatzea oraintxe bertan.