Onartu, bat etorri, saritu, ordaindu, itzuli, eskerrak eman. Zoriontsu, lagunduta, zorte onekoa, sarituta, dohatsua, onuraduna, oparoa, faustoa, dontsua, pozik, egokia, esker onekoa sentitu.Beti galdetu diot nire buruari zergatik eskerrik asko esatea eskerrak ematearen sinonimoa den. Azkenean, gaur, erantzuna aurkitu dudala uste dut. J.L. Austenek, hitzek duten boterearengan interesaturik egon zen filosofo batek, noizbait idatzi zuen: "Zenbait egoeretan esaterakoan, esate hutsarekin nahastu behar ez den ekintza bat aurrera eramaten dugu". Beste modu batera esanda, esaterakoan errealitatea aldatu egiten dugu. Eskerrak emanez, lagundu digunari ordaintzen diogu.Eskerrik asko hitzaren historiako momenturen batean, grekoa eta latina, mailegu eta aldaketen arteko bideen erdian, hitza ohorearekin eta beranduago faborearekin gurutzatu zen. Faborea, laguntza, sorospen, atentzioa. Estatu Batuetako historiaren momenturen batean, Plymouth Koloniako biztanleak, ihesa eta leku berri bat aurkitzearen itxaropena tartean zirela, Ipar- Amerikako bertakoekin gurutzatu ziren eta beranduago honek suposatuko zituen zailtasunekin. Eskerrak emate eguna bezala, hitza ere aldatu zen, baina oraindik ere garrantzitsua da, bai mantentzea baita erabiltzea ere.Hirurehun eta hirurogeita bost egunen artean, fabore hori baieztatzeko bat izatea logikoa eta zuzena ere badela dirudi. Guztiok ezagutzen ditugu hitz magikoak. Bitxia da ordezko edo sinonimorik aurkitu ez izana. Beharbada ez ditu."Mundu honetan, magiaren bat baldin badago, zerbait konpartitzen duen pertsona ulertzen saiatzean datza. Badakit, ia ezinezkoa da lortzea, baina nori axola zaio? Erantzuna saiakeran egon behar da."Eskerrik asko, eskerrik asko, eskerrik asko.