Euskal Presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, EGIN DEZAGUN URRATSA lelopean Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek presoen aldeko manifestazioa deitu du urtarrilaren 8an Bilbon. Onartu dugu, nola ez."Itxaropenaren aroan sartzea desiratzen duen herria da gurea. Bihotzean mina dugu, ordea, gure senide, lagun eta herrikide diren euskal preso politikoek pairatzen duten eskubide urraketen aurrean. Euskal jendeak eta nazioarteko hainbat erakundek hamarnaka aldiz deitoratu dute krudelkeria oinarri duen eta sofrikarioa besterik ez dakarren espetxe politika hau. Beren beregi eraikitako kartzela sistemarik ankerrena. Horregatik nahikoa dela esaten dugu. Euskal Herria aro berri baten atarian dagoela sinesten dugu ...gure senideen zein gure egoeran berehalako aldaketak eragitea ezinbestekoa iruditzen zaigu ...euskal preso politikoak eta euren senideen bizitzak inpunitate osoz egunero erruleta zital eta krudelean ezartzen dituen espetxe politika horrekin amaitu behar dela aldarrikatzen dugu. Edozein demokraziaren oinarri-oinarrizko betebeharrak liratekeenak baino ez ditugu eskatzen. Justiziazko eta bakezko aro beharko lukeenari arnasa emango dioten neurriak. Espetxe politika honen sufrimendu gain-zama buka dadin laguntza eskatzen dugu. Guztion esku dagoelako egoera hau aldatzea. Espetxe politika honen amaierak aro berri baten hasera ekar dezan. Nahikoa delako.Deitzaileen Deklarazioaren pasarte batzuk dira. Ni joango naiz erabakiarekin hainbat eta hainbat norbanako, erakunde eta elkarte ari da jada atxikitzen. www.egindezagunurratsa.info web gunean du edonork aukera. Bilbon ikusiko dugu elkar.