Ziurtasuna, beste askoren artean, superbizitzeko oinarrizkoak diren onurak edukitzeko eskubidea da: legalki baldintza berdinetan tratatua izatea, libre mugitzea, gure seme-alabei jaten ematekoa bermatuko duena, lotarako estalpea bermatzen duena, berau karabana bat bada ere....Ziurtasun eskubide hauxe da hain zuzen Europako herrialde aberastuek nola mundukoek orokorrean, ekonomikoki txirotuta eta kulturalki marjinatuak dauden gehiengo sozialei ukatzen zaiena.Europako eskuin muturreko alderdiek munstro bat elikatzen ari dira, gizartean estereotipo, aurreritzi eta portaera arrazisten alde eginez eta hartzen ari diren neurri baztertzaileak direla medio.Frantziako azken gertaerek ez dute kohesio sozialerako etorkizuna aurreikusten laguntzen preseski.Politikarientzat, ongi dago lanerako "merke" diren bitartean, europar ekialdeko biztanleak migratzea. Soberan daudenean, ordea, ilegaltzat jotzen dituzte. Irizpide klasista eta arrazistak erabiliz, talde txirotuenak eta gehien ikusten direnak baztertzen dira hala. Azkena, errumaniar ijitoen kanpamenduen desmantelazioa.Duintasuna eta disidentziarako eskubideak dira inola ere uka ezin direnak, herri zein pertsonei ziurtasuna eskaintzen dietenak.Azken 880 urteotan, ijitoen atzetik dabiltza, baina ez dugu askorik egiten "payo"tzat gaudenok.Munduko ijito denak herri bera dira. Europar ekialdeko ijitoek gosetearen bortizkeriaz ihes egiten dute. Onartzen dugu iritsi berriak direnean arazoak sor daitezkeela eta sortzen direla zerbitzurik gabeko tokietan jartzen direnean. Baina pazientzia eta laguntza ere behar da. Hala, askoren seme-alabak ikastetxe formaletan izanen dira. Beste askok bizimodu nomada jarraituko badute ere. Zergatik ez?Gaur ijitoak dira ziurtasunerako eskubidea ukatua dutenak. Bihar, ordea, gure lantokietatik bota gaitzakete, edota ordaintzeke ditugun gure etxeetatik, eta orduan aurki dezakegu ez duela inork ezertxo ere egingo guregatik.Ez badugu gaur ezer egiten besteengatik, bihar ez du inork egingo guregatik.