Abenduak 20an Fiare Banku Etikoak bere urteko asanblada orokorra ospatu zuen, Kreditu Kooperatiba izateko prozesuak 5 urte bete dituen unearekin bat eginez. Asanbladan aurkezturiko datuak baikorrak dira osotara: gaur egun oraindik jasaten dugun krisi giroan jendeak pairatzen dituen egoera ekonomiko larriak eta batez ere finantza sistemarengan eraturiko mesfidantza orokorreko testuinguruan kokaturik, Fiare Banku Etikora hurbildu izan den jende kopurua handituz doa egunik egun.Fiaren parte hartzeko modu nagusiak hiru dira: osatuko den Kreditu Kooperatibaren bazkide izateko kapital sozialaren ekarpena eginez, bezero gisa aurrezkiak depositu kontutan ipiniz eta gizartean eragin positiboa izango duen proiektuentzat maileguak eskatuz. Hiru ataletan igoera nabarmenak gertatu izanak gizarteak duen joeraren adierazle izan daiteke. Aipatzekoa da, kapital sozialak bi miloi euroak gainditu dituela jada.Bestalde, hiritarrak eta giza sareak oinarrian eta bankuaren sortzaile eta eragile dituen entitate honetan, lurralde-lan talde berrien sorrerak gertatzen ari dira estatuan zehar, gizartearen beraren eskaerari erantzuna emanez.Fiare Nafarroa Elkarteak egiten duen lanari dagokionez, azken urtetako joerarekin jarraitzeaz gain (proiektuaren hedapena, bazkide berrien bilatzea, komunikazioa, hitzaldiak, bulegoaren kudeaketa, estatuko beste lan taldeekin erlazioak, etab.), helburu berri baten inguruan lanean dihardu, hots, instituzio publikoen inplikazioaren bila. Orain arte Nafarroako Parlamentuarekin nahiz udal ezberdinekin harremanak izan dira, alde batetik Fiare Banku Etikoaren onarpena exijituz, eta bestetik bazkide eta bezero egitera premiatuz.