Gaur egungo gizartean gure amonek, aitonekin batera, biloben zaintzan eta hauen gurasoen lan eta familia konzilazioan azpimarratzekoa den papera dute; beraien aisialdi garaia edo eguneroko bizitza alde batera utziz (gehienetan ados eta pozik) ekiten diote zaintzaile lanbide horri, nolabait, biloben "guraso" izatera pasatuz.Gurasoak lanean egonda, familiak, talde bezala, pertsonen sozializazioan duen paperean aitona-amona hauek lana egiten dute.Biloben zaintzaile rol honek duen garrantzia eta erantzunkizun karga ez dira normalean behar bezala mahai gainean jartzen ezta aintzat hartzen ere. Adineko pertsona hauek, batetik, egunero gehiegizko lan karga jasan dezakete eta bestetik bakartze soziala bizi, beraien eguneroko eginbeharrek ez diotelako bere bere bizitza izaten uzten, mugatuak daude. Egoera hauek guztiak osasunean eragin zuzena izan dezakete besteak beste, estresa, nekea, depresioa eta abar jasanez.Zaintzaileen ESKUBIDEEN barne, norberarentzako tartea, nahi bezalako asialdia eta eginbehar izatea dago, inongo kulpabilitate eta beldurrik pairatu gabe.Dituzten limiteak onartu eta beharra badago laguntza eskatu edota gehiegizko eskakizunen aurrean ezetz esateko eskubidea.Akatsak egin eta barkatuak izateko eskubidea errespetu osoz.Familian barne duten garrantzia baloratu eta aintzakotzat hartua izateko eskubidea.Beraien bizitza propioa izateko eta gozatzeko eskubidea.Bere zaintzaile paperagatik sofritu eta kulpabilitatea pairatu eta manipulatuak ez izateko eskubidea.Egiten duten lanagatik pozik eta arro egoteko eskubidea.Egun, hasiak dira herri askotan aiton-amona zaintzaileendako ikastaro edo tailerrak egiten, berriki Altsasuko zonaldean adibidez; hauen helburua ez da bilobak nola zaindu behar dituzten erakustea, baizik eta beraien osasuna eta burua zaintzeko beharrean erreparatu, dituzten eskubideak gogoarazi, limiteak onartu, haurren hezkuntzaren ardura nagusia gurasoena dela konturatu eta hau guztiaz hausnarketa egiteko tarte bat izan.