DURANGOKO EROTIKA

Isabel Pozueta Fernandez 2010ko abe. 31a, 00:00

Pasa zen urtean Durangoko Azokara bisitatzean sexualitatea eta bere adierazpena, erotika, sumatzen zen. Gogoratzen dut nola Txalapartaren postu batean erosketako tiketak aukera ematen zuen zozketa batean parte hartzeko. Jolasteko eta gozamenerako erotika indibiduala eta konpartituan produktu sorta bat zozketatzen zen. Saskian lubrikante potetxoak, lumak, zakila forma zuen bibradorea...ikusten ziren. Kasualitatez  halako sorta bat Altsasuko taberna batean ere zozketatzen da, badirudi gaia erakargarria dela eta ikusmina sortzen duela.Aurten, pasa den urtean sumatzen zena, gauzatu egin da eta erotika Durango azokako gai zentrala bihurtu da. Azokako hasierako hitzaldian abiapuntua erotika izan zen. Kulturaren arabera erotika nola lantzen eta aurkezten denari buruz hitz egin eta hausnartu zen. Nire aldetik, argitaletxe batzuen eskaintza egon nintzen begiratzen eta konkretuki Txalapartak aurtengo azokan aurkeztutako Orgasmus obra ikusi nuen . Lan hau Literotura , Txalapartako narratiba erotikoa sailean kokatzen da, nire ustez guztiz gomendagarria. Ildo honetatik jarraituz , Erein argitaletxeak , Sexualitatean Xirikatuz artikulu bilduma ere aurkitu nuen. Lan hau oso baliogarria da sexu heziketan gabiltzanontzat, gaztediaren sexualitatea landuz hain zuzen.Azokan ere, erotika lantzeko jostailuei buruzko lantegi batera joateko aukera izan nuen. Erotik toys lantegian, mota ezberdinetako eta adin ezberdinetako emakume eta gizonek parte hartu genuen. Espektazio izugarria zegoen, lokala gainezka zegoen eta ez zen sartzen inor gehiago. Bertan fantasia eta desioari buruz, autoerotismoari buruz, emakume eta gizonen arteko ezberdintasunari buruz, aniztasunari buruz, norberaren "baimenei" buruz, bikote motari buruz...hitz egin genuen. Egia esateko, oso kuriosoa izan zen ikustea eta entzutea partehartzaileen erantzunak eta erreakzioak.Ibilbide honekin bukatzeko, azken eguna, literatura, zinea eta espektakuloarekin lotutako pertsonak, horien artean Edorta Jimenez eta Paddy Rekalde, erotikari buruzko beraien hausnarketak konpartitu zituzten.Orain dela hilabete batzuk, nire lehenengo idazkian, gaiarekin gaur egungo joera aipatzen nuen, non erotika eta sexualitatea erabiltzen diren amu bezala gero eta produktu gehiago saltzeko. Baina gaur beste dimentsio batekin geratuko naiz. Hezkuntzakoa. Durangoko azokan erotika gaia aukeratzeak laguntzen du gaia zabaltzen, gaiari buruz serioski hitz egiten, errespetuz.Laguntzen du tabu zulotik ateratzen eta urte osoan talde txikietan hitz egiten dena edo isiltasunean mantentzen dena euskal kulturan eta euskal jendearen artean astintzen.Uste dut aurtengo Durangoko azokak, beste gauza batzuen artean,  jarri duela bere alea gure sexu heziketa lantzeko, esker mila!.