Lugorri kontsumo taldeak, bazkide kanpainaren barruan, abenduaren 17an, "Sare lokalak sortzen, elikadura burujabetzan sakontzen" izenburupean antolatu genuen hitzaldia; bertan, gaur egungo elikadura modelo globala aztertu eta etorkizuneko erronka eta aukerak mahaigaineratzea genuen helburu.Hitzaldian zehar hainbat datu esanguratsuren bidez, egungo modelo honek gure ingurune hurbilean nahiz hegoaldeko herrialdeetan sortzen dituen kalteak agerian geratu ziren:HEGOALDEAN * 925 miloi pertsonak gosea jasaten dute munduan ( eta ez da elikagaiak falta direlako) * Horien gehiengoa (% 75) nekazariak dira (eta ez da lurra lantzen ez dakitelako) * Herrialde txirotu hauetan sortzen den elikagaien %80 esportaziora bideratua da (eta askotan geratzen den %20 hori ez da nahikoa beharrak asetzeko)IPARRALDEAN (Euskal Herria kasu) * Gure beharrak asetzeko, elikagaien %80 kanpotik ekartzen ditugu. * Nekazaritza tradizionalaren gainbehera. EHNEren arabera bi baserri desagertzen dira egunero Euskal Herrian. * Eredu intentsiboen ondorioz, kalte ekologiko (Europako akuiferoen %87a ongarrietatik datozen nitratoz kutsatuak daude) eta sozialak (Nekazal guneen populazio galera, ezagutza tradizionalen galera, biodibertsitatearen galera,...)Merkatuaren menpeko elikadura sistema global honen aurrean, herriek zer jaten duten eta jaten dutena nola sortu erabakitzeko eskubidea aldarrikatuaz, Elikadura burujabetza kontzeptua plazaratu da. Burujabetza hau hitzetatik ekintzara eramateko unean gure taldearen moduko Kontsumo Taldeen esperientziak azaldu eta berauen eraginak aztertu ziren. Azken batean, bertako produktuak, modu osasuntsu batean ekoitziak eta ekoizleen lan baldintza duinak ziurtatzen dituen kontsumo moldeak sortzeko beharraren kontzientzia gero eta zabalduagoa dugu gure inguruan, eta horren aldeko ahalegina dugu helburu. Horretarako bidelagun izan nahi baduzu...Etor zaitez, egin zaitez LUGORRIkide!656711130 (Gorka)