Gure sentimenduak eta besteenak identifikatzeko trebezia, motibatzeko ahalmena eta harremanak bideratzeko gaitasuna da Adimen Emozionala eta bertan oinarrizko bost gaitasun daude:1) Norberaren emozioen ezagutza: momentu bakoitzean esperimentatzen eta sentitzen denaz ohartzeko gaitasuna, eta horren ondorioz gure jokaeran daukan eragina kontziente izateko alhamena da.2) Emozioen bideratzea: frustrazioa, amorrua, beldurra, errua, tristura, poza... bizitzako zailtasunei aurre egiteko moduak dira. Gure garunak haien bitartez laguntzen gaitu aurrera egiten. Emozionalki buruargiak diren pertsonek badakite sentimenduak onartzen, arlo ziurretan adierazten eta oreka berreskuratzeko jokatzen.3) Enpatia: besteen esperientzia eta sentimenduak ulertzeko gaitasuna da.4) Automotibazioa: geure burua motibatzeko ahalmena da.5) Trebetasun sozialak: emozionalki buruargiak direnek, lagunak egiten eta mantentzen dakite eta gatazketan ondo moldatzen dira. Adimen Emozionalaren beste ezaugarri bat Asertibitatea da. Pertsona asertiboek, bere burua baieztatzen dute, manipulazioa edo txantaia emozionalari ez diote erantzuten, besteekin muga osasuntsuak ipintzen dituzte, besteak errespetatzen dituzte eta besteengandik errespetatuak izatea lortzen dute.Emozioak kudeatzeko· Ez epaitu emozioak. Emozioak berez ez dira onak edo txarrak, bere zentzua dute, eta adaptatiboak dira. Gauza da emozioak identifikatzen eta bideratzen jakin behar ditugula.· Alor fisikoan baita psikologikoan ere, adi egon behar dugu seinale emozionalekin.· Azter ditzagun nolako egoerek sortarazten dituzten emozio horiek.· Izendatu sentimenduak eta kasu egin gorputzean islatzen zaizkigun sentsazioei.· Deskargatu fisikoki, emozioek uzten diguten ondoeza, estuasuna edo kezka.· Adierazi gure sentimenduak sortarazi dizkigun pertsonari, horretarako momentu egokia bilatuz, asertibitatez, nolako egoerak edo jokaerak eragin dizkigun azalduz.· Herrialde batzuetan emozio batzuk sustatu egiten dira eta beste batzuk ezeztatu edo gutxietsi. Egoera hau familietan ere ematen da; beraz, azter dezagun zein den gure familiaren emozioen kultura, zein emozio onartzen diren eta zeintzuk ez diren onartzen eta ikusi familiaren dinamika horrek eragina izan duen gure emozioak kudeatzeko garaian.