URTE ETA HAMARKADA BERRI ON

Adelaida Kintana 2011ko urt. 14a, 00:00

Urte zaharra pasa da, eta aurrera goaz etengabe; urte berria datorrenean, berriz, hausnarketa egiten ohi dugu, eta atzera begira jartzen garenean ikusten dugu zenbat gauza gertatu diren eta gauzak nola aldatu diren, urte zaharrak zer ekarri digun eta zer ez digun ekarri, zer egiteko asmoa geneukan eta lortu ez duguna.  Eta hori guztia buruan dugularik, 2010ak ekarri ez diguna Urte Berriari eskatuko diogu berriro, baita egin ez duguna ere; eta, noski, gure asmo guztiak beste behin ere mahai gainean jartzen ditugu. Bada, horixe bera egin nahi dut nik tarte hau aprobetxatuz, 10 asmo, agindu, nahi, amets edo..., deitu nahi duzuen bezala, horra doazkizue:1. Geure burua maitatu behar dugu, gure autoestimua inola ere ez jaisteko eta benetako gizaki senti gaitezen.2. Lanean manten gaitzatela eta enpresa eta lantegi gehiago itxi ez ditzatela. 3. Jaiegunak eta oporrak goza ditzagula; lana ongi baldin badoakigu, oporrak ere ongi joango baitzaizkigu.4. "Jaiak bai, borroka ere bai" zioen lelo batek. Kemena izan dezagula gure borrokan aurrera jarraitzeko.5. Bakea izan dezagula, horretarako Gobernuak "busti" behar du eta ezinbestekoak diren negoziazioak egin daitezela.6. Gurasoak eta pertsona edadetuak ongi bizi daitezela, eta beharrezkoak diren klinikak (Josefina Arregi kasuan) manten daitezela.7. Genero indarkeria desager dadila, inor ez baita inoren bizitzaren jabea.8. Emakumeok lor dezagula gizarte honek hain beharrezkoa duen berdintasuna. 9. Lapurretarik ez dadila egon, nahikoa baita Gobernu Espainiarrak kentzen digunarekin.10. Eta bukatzeko, hau guztia urtebetean lortzen ez badugu, hamarkada berria bukatu baino lehen lor dezagula.Urte Berri On, lagunok.