2010ko irailaren 14an Guardia Zibilak Joxe atxilotu zuen, beste zortzi euskal herritarrekin batera, euskal independentismoaren aurkako beste sarekada anker baten baitan. Denok gogoratuko ditugu egun haiek...Indar armatuek herria nola hartu zuten, herritarrak nola jazarri zituen, erabilitako bortizkeria, bost egunetako inkomunikazioaren ondoren Joxeren tortura testigantza,...Euskal Herrian hainbatetan gertaturikoak berriz ere gurean pasa ziren.Joxe, herritarra, laguna, euskararen aldeko lanean urtetan buru-belarri aritutakoa, ezker abertzaleko kide eta Euskal Herriaren aldeko borrokan etengabe lanean zebilena gure artetik eraman zuten senide, lagun eta herritik aparte. Egun Soto del Real espetxean daukate gatibu. Besarkada bat lagun!!!Baina musikaria ere bada gure Joxe! Zenbat ordu sartu ditu gaztetxe hondoko musikarien lokal horretan. Hasieran bera bakarrik, kamixeta kendu eta bero asko egitekotan kantzontzilotan behar bazen; hor aritzen zen egur batean, jo ta fuego! Pum txa, pum pum txa!!! Taldea ere sortu zuten Iruñeko lagun kuadrila batekin eta denbora gutxian herritarren arreta eta maitasuna jaso zuen Egurre taldeak. Lanaren ondorioz, gogor lan egitearen ondorioz kontzertuak eta maketa etorri ziren. Zuk diozun moduan Joxe, Egurre askatasuna izan da zuretzat. Nahi izan duzuena kantatu eta jo; kotxea trastos bete eta Etxalarrera, edo Arga Mirandara, edo Gasteiza,...afaria dagoela? Ondo! Ez dagoela? Lehenago kolokatuko gara! Dirua dagoela? Maketa grabatzeko! Ez dagoela? Kontzertu aurretik bezain pobre! Ligatzen dugula? Koheteak! Ez dugula ligatzen? Kastañon!!!Askatasunaren alde kantatu du Egurrek, faszismoaren kontra, borrokalarien alde, elizaren kontra, Euskal Herri berriaren alde, judioen kontra, internazionalismoaren alde, marginazioaren kontra, Nafarroaren alde edo eta ahanzturaren kontra kantatu du Egurrek.Askatasunaren sua oraindik ez da itzali ordea eta Egurrek badu su hori bizirik mantentzeko gaitasuna, nahia eta beharra. Urtarrilaren 15ean Etxarri Aranazko Gaztetxean askatasun su hori egur gehioz indartuko dugu; askatasun su hori maitasunez, elkartasunez eta konpromisoz beteriko egur ezpalez beteko dugu. Soilik antolatzen, borrokatzen, oihukatzen eta baita kantatzen duten herriek dutelako askatasunaren sua bizirik. Eutsi ezpalari eta gora Egurre!!!