Txotxongiloak

Erkuden Ruiz Barroso 2011ko urt. 28a, 00:00

Gizarte ordenua bermatzeko estatuek botere formalak erabiltzen dituzte: botere legegilea, judiziala eta betearazlea. Botere hauek betetzen ez badira, atxiloketekin, epaiketekin, espetxeratzeekin, eta abarrekin erantzuten dute. Estatuek indarkeria eta kontrola beharrezkoak direla diote eta, ondorioz, gizarte orden "normala" egotea lortzen dute, klase gatazkak ekiditen eta eliteak "goian’ ezartzen dituzte, masak behetik begiratzen duen bitartean.Indar fisikoa ordenua ezartzeko erabiltzen dute askotan, gehienetan. Eta gu txotxongilo zaharrak, ez-erabilgarriak gara. Gure gizatasuna galtzen dugu eta indarraren eskuetan jartzen gaituzte. Horrela, izua sortzen dute eta gizarte ordenutik kanpo "ateratzen" diren jokaerak zigortzen dituzte. Horrela, ordena jartzea lortzen dute(la uste dute, behintzat).Ideologia gizarte ordenua ezartzeko elementurik garrantzitsuenetarikoa da. Gizarte erakundeen bitartez ideologia bat edo beste ezartzen zaigu eta horregatik modu batera edo bestera jokatzen dugu. Gizarte eraketan parte hartzen duten talde desberdinek, familia eta ikastetxea esaterako, haien ideologia ezartzen dute. Baina, agian, garrantzitsuena, kultur industria da. Kultur industriak ez digu aisialdia bakarrik saltzen, kultur industriak aisialdiaren atzean ezkutatutako ideologia saltzen digu. Eta horrekin batera, kontrolatuak egotea lortzen dute.