Azken egunetan egunkarietan azaldu diren albisteei erreparatuz, ez dugu aukera hau galdu nahi gure esker onak publiko egiteko:-Lagundu diguten alderdi politiko guztiei...Sakanako alkateei, gure ondoan sentitu ditugulako.-Gure eskaeren alde sinatu zuten guztiei. Baita ere gure bilkuretan eta manifestazio jendetsuetan parte hartu duzuen guztioi.-Jubilatuen elkarteei, zuen laguntza aktiboa eskaintzeagatik.-Idatzi eta eskutitzen bidez zuen bihotz berotasuna guri eskaintzeagatik.-Kalean gelditu eta gure arazoaz zuen indarra emateagatik eta zentroa ez duela desagertu behar esateagatik.-Isilean lagundu diguzuen guztioi...baita zarataren bidez gure ondoan egon zareten guztioi ere.Azkenik, politikariei esan, ez dadila hauteskundeetarako erabiltzen diren hitz politen zerrenda bat izan, errealitate bat izan dadila 21 ohe izateko kontzertua onartzea, behar bat izanik eta gainera inportanteena dohainik izan dadila klinikako bezero guztiendako. Bukatzeko esan baita ere ez dadila izan 2011ko aurrekontua salbatzeko erabakia eta izan dadila etorkizunean Nafarroako gobernuarekin kontzertua behin betirako egonkortzeko pauso bat. Eskerrik asko guztioi