Gaur egun mundu zabalean bizi gara. Gure etxetik mugitu gabe munduko beste punta batean gertatzen ari denaz enteratzen gara. Internetek mundua sartu digu gure etxeetara. Beste aldetik oso erraz mugi(tu )gaitezke herrialde batetik bestera. Gero eta gehiago bidaiatzen dugu oso herrialde desberdinetara. Oporretan urruti joaten ez bagara, askotan iruditzen zaigu ez direla oporrak. Edo bestela lana dela eta askotan kanpora joatea tokatzen zaigu, baita kanpoko enpresekin harremanak izatera behartuta gaude.Horregatik gaur egun oso beharrezkoa da hizkuntzak jakitea, ingelesa, frantsesa, eta abar. Eta ez soilik munduan zehar ondo moldatzeko, baizik eta beste lekuetako kulturak eta bizimoduak ulertzeko oso baliagarria da bertako hezkuntza ezagutzea.Baina errealitatea, berriz, oso desberdina da gure inguruan. Hemen ingelesa ikastea betiko erronka da, baina beste Europako herrialdeekin konparatuta gure ingelesa maila baxua da eta zer esanik ez beste hizkuntzataz... Dena den hemen badugu gure altxor linguistikoa, euskara. Eta ez hori bakarrik, herri baten nortasuna bera hizkuntza da, bera hizkuntza da beste herrietatik desberdintzen duena, eta hori zaindu behar dugu, ikasten eta gehien bat erabiltzen. Hori bai, gizartearen hizkuntzaren ezagutza bultzatzeko, instituzioek lana berezia egin behar dute, eta hori ez da gertatzen gaur egun. Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialean sartzea loteria bihurtu da. Baina askoz larriagoa da Nafarroako Gobernuak azken urte hauetan euskararekiko eraman duen politika, diru-laguntzak gero eta gehiago murriztuz eta euskaraz edo euskararen alde egiten diren ekintzei trabak jarriz.Gizarte bat munduan zehar zabaltzeko, ezinbestekoa da hizkuntzak jakitea, baina era berean herri baten nortasuna indartzeko ezinbestekoa da bere hizkuntza ezagutzea eta erabiltzea.