"AZTNUGAL"

Martin Arratibel Zabala 2011ko ots. 4a, 00:00

Hori da nere semeak eskatzen zuena tortuta jasotzen ari zen bitartean. "AZTNUGAL", hori da Euskal Herriko gazte guztiek torturatzaileen eskutik pasata botatzen duten garraixia. "Noiz arte?" galdetuko nieke hemengo politiko guztiei. Zer egiten duzue elkarrekin haserretuta eta elkarri trapu zikinak botatzen? Hainbeste balio dauka parlamentu, gobernu edo udaletxeko aulki horrek? Euskal Herriko problemak baztertu egiten dituzue eta gure semeak zuek egin behar dituzuen lanak heuren bizkar gainean hartu beharra dauzkate zuen ahultsasun eta alperkeriak ikusita.700 preso baino gehiago eta hainbat errefuxiatu daude; zuen errua dela ez dut esaten baina argi eta garbi dago zuen laguntzagatik ez direla guk nahiko genukeen bezain azkar aterako. Gaur aste bat, ez genekien gure seme alabak non zeuden eta hainbat jende kalera atera zen. Zuek ere han egon zineten, baina zein azkar ahazten zaizkizuen besteon minak? Zuen lana bete eta hurrengo egunean gazte horien lagun, guraso eta aldeko jendeari lotsarik gabe gauza hoiek gehiago ez gertatzeko lanean ari direnak kanpoan utzi nahi dituzue.Zertarako nahi duzue kargua? Lanerako? Edo karguetan sartzen zaretenean denbora pasa orain arte egin duzuen bezala eguna pasatzen uzteko? Hau oihu bat da! Ea noiz ikasten duzuen gazteen lanerako elkartasunaz, askatasunaz, ...bakoitzak bere iritzia eman eta denon artean lanean hasteko.Esango duzue ez naizela inor ezer esateko baina Patxi Arratibel Garziandiaren aita naizen aldetik uste dut badaukadala eskubidea zuen lana kritikatzeko. Ikusita dago nahi duzuena egiten utzi ez gero ( zuei bost axola!) ez garela inora joango. Garaia da menpekotasun hori alboratu eta beste alderdi politiko batzuen morroi izateari uzteko. Ikusten den bezala ez ditut izenak ematen baina garbi izan ez naizela zuetaz ahaztutzen.Hemen esandakoa bakarren batek bere gain hartzen badu berak jakingo du zergatik. Gazteleraz esaten den bezala " el que la pille para él"...