IMMIGRAZIOAREN SEME-ALABAK

Begoña Zestau Baraibar 2011ko ots. 4a, 00:00

Gurasoak etorkinak dituzte, baina beraiek ez dira etorkinak: bertako hiri/herrietan jaio/hazi/hezi dira.Argi dute: eguneroko ohiturak, "hemengoak dira". Baina familia atzerritarren parte dira.Gazteetariko asko elebiak dira; gurasoen jatorrizko lurraldeak bisitatu dituzte edota sustraia/ohitura familiarrak bizirik mantentzen dituzte.Immigrazioaren seme-alabak identitatearen mugan orekan dabiltzan izpi kulturalak dira.Horregatik dira deituak "bigarren belaunaldiko etorkinak", sekula migratu ez badute ere.Hala  esaten zaie, baina deseroso sentitzen dira "etiketa" horrekin.Guraso atzerritarrak badituzte ere, haiek Euskal Herrian jaioak dira, edota oso adin txikikoak zirenean etorri ziren honera, eta ez dute bidaia hori oroitu ere egiten.Migrazio esperientzia, zerotik hasteko erabakia, ezberdina izatearen esanahiaz jabetzea, edota atzean utzi zutenaren nostalgia ez dira kezkarako arrazoia beraien egunerokoan. Ulertzekoa da, beraiek ez baitute sekula migratu.Beraien kezka, jakinminak ezberdinak dira erabat.  Herentzia kulturalarekin eta identitatearekin zerikustekoa dute.Beraien bizitzaren une batean zalantzak, hausnarketak eta gatazka puntu bat sortzen dizkieten arrazoiak hauek."Bertako bat gehiago sentitzen zara orokorrean, norbaitek zure izen-abizenak, ezberdinak, arraroak direla oroitarazten dizun arte" dio Naimak, Beasainen jaiotako guraso marrokiarrak dituen gazteak."Ezean egoteko sentsazioa, identitate eta pertenentzia erabat jakean egotekoa oso gogorra da".Ezberdina den kultura baten oinordekoak, euskaldunak jaiotzez edota heztez, etorkinen seme-alabek paradoxa bat bizi dute  egunerokoan. Bi gizarteetan erreferentziak aurki baditzakete ere, eta biekin identifika badaitezke ere, ez dute lortzen bata edo bestearen parte izatea. Baina kuriosoena  zera da, bidegurutze hori ez dela pertsonala izaten, baizik eta kanpotik inposaturikoa.