EGIN DEZAGUN BIDEA

Sakanako ETXERAT 2011ko ots. 4a, 00:00

Albistez beterik heldu da Euskal Herrira 2011aren hasiera. Aro berriaren atarian dagoen herria da gurea. Sufrimendua atzean utzi eta etapa berri bat zabaldu nahi duen herria. Horren eredu nabarmena da iragan den urtarrilaren 8an Bilbon burututako manifestazio nazional erraldoia. Kasik 65.000 lagunek ozen aldarrikatu zuten euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen defentsa. Mezua argi iritsi zen indarrean dagoen espetxe politikaren arduradunengana... baita, elkartasun haize zoragarri eta indarberritze gisara, euskal preso eta iheslari politikoengana ere. Aurrerapauso galanta eman genuen, baina bidea egin beharra dugu.Estatuak errepresioarekin erantzuten du, indarkeria erabiliz. Azken atxiloketa, tortura eta kartzelaratzeak, zeintzuen artean Xafan etxarriarra dagoen, izan dira politikoen borondate ezaren erakusle. Ezinbestekoa da espetxe politika klabe errepresiboetatik atera eta aterabide demokratikoen bidean jartzea. Ezinbestekoa baita muturreko egoerekin amaitzea. Amnistiaren bidean, urratsez urrats, gaixo larri daudenak, kondena beteta dutenak, prebentibo daudenak eta hiru laurdenak beteta dituztenak, kalera atera behar ditugu. Euren eskubidea delako, gure eskubidea delako, euskal jendartearen eskubidea delako.Euskal jendarteak egin behar du bidea. Sektore guztietatik, oinarrizko konpromisoetatik abiatuz, euskal preso eta iheslariak etxera ekarriko dituen urratsak emanez euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen defentsan. Azken Ostiralak indartzea eta balkoiak banderolaz janztea izan daiteke pauso bat. Egin dezagun bidea, euskal preso eta iheslariak etxera!!!