DEPENDENTZIA MODERATUA DUTENENDAKO PRESTAZIOAK

Gizarte Zerbitzuak 2011ko ots. 11a, 00:00

Dependentziaren legea bezala ezagutzen dugun 2006ko Lege hau urteotan garatzen joan da.Lege honek Dependentzia egoeran dauden pertsonen laguntzak arautzen ditu. Dependentzia hiru gradutan sailkatzen du:I. GRADUA edo moderatua: Bizitzako oinarrizko hainbat jarduera burutzeko gutxienez egunean behin laguntza behar duena edo aldizko laguntza behar duena.II. GRADUA edo larria: Bizitzako oinarrizko hainbat jarduera burutzeko egunean hainbat alditan laguntza behar duena baina ez etengabeko zaintza.III. GRADUA edo osoa: Bizitzako oinarrizko hainbat jarduera burutzeko egunean hainbat alditan laguntza behar duena eta autonomia ezarengatik beste pertsona baten etengabeko laguntza behar duena.Gradu guztietan bi maila daude:1 eta 2, pertsonaren autonomia eta behar duen zaintzaren intentsitatearen arabera.III. GRADUA  _ 1 maila           II GRADUA _1 maila             I GRADUA_1 maila                      _  2 maila                              _2 maila                               _2 mailaLegearen garapena dela eta, 2007tik hasita, dependentzia egoeran zeuden pertsonak prestazioak eskuratzeko eskubidea lortzen joan dira. Hasieran Dependentzia Osoa (1 eta 2 mailak) eta Dependentzia larria (2 maila) zeukaten pertsonak ziren eskubidedunak. Ondoren 2009an Dependentzia larriaren kasuan baina 1 mailan eta aurten, 2011ko urtarriletik aurrera 1 GRADUA 2 maila daukatenak izanen dira, hau da Moderatuek 2 maila.Egoera honetan dauden pertsonek Nafarroako Dependentziarako Agentzian dagozkien prestazioak eskuratzeko asmoa agertu beharra dute (eguneko arretarako laguntza, etxean zaintza jasotzeko prestazioa....) eta horretarako eskaera eta ondoren eskatuko dioten informazio ekonomikoa aurkeztu ere bai.Baina ez da beharrezkoa Agentziara zuzenean jotzea, Sakanan dauden hiru Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez egin daiteke eta baita behar diren argibide guztiak eskatu ere bai.