REAS Nafarroako entitateek aldizka ikuskaritza soziala egiteko konpromisoa hartu dute. Beste ikuskaritzetan ez bezala, prozesu honetan entitatearen helburuekiko gizarte efikazia eta jokaera etikoa ebaluatzen dira.Elkartasunezko ekonomiarako elkarteentzat ikuskaritza sozialak haien praktika hurrengo sei printzipiori begira neurtzen du:1. Berdintasuna (aukerei dagokienez, gardentasun informatiboa eta parte hartzea)2. Lana (lan baldintzak eta garapen pertsonala)3. Ingurunea (ekimen eta kudeaketari dagokienez)4. Kooperazioa (hedapena eta kooperazioa beste erakunde batzuekin)5. Irabazi asmorik gabe (sarrera eta gastuen egitura)6. Ingurugiroarekiko konpromisoa (gizarte jokaeren kalitatea)Honakoak dira 2010. urteko ikuskaritzan lorturiko emaitza nagusiak:Krisiaren testuinguruak entitateengan eragina izan du, haien sarrera lortzeko gaitasuna %3,14 murriztu baita. Honek gastua %4,88 murriztu behar izana eragin du, ondorioz, mozkinaren gehikuntza txiki bat sortu da, %1,78, kontuak zertxobait saneatuagoak bihurtuz.Gastu eta sarreren murrizketa hau ez da oro har enpleguan islatu, ezta bereziki emakumeen enpleguan ere, izan ere kontratatu kopurua eta emakume langileen kopurua ez baita aldatu aurreko urtetatik hona. Horretaz gain, krisiari aurre egiteko era bat gure arteko merkatal trukea handitzea izan da, gure barne kooperazio ekonomikoa %20an handitu baita. Aldiz, gehien kobratzen duen pertsona eta gutxien kobratzen duen pertsonaren arteko soldata-diferentzia %30 baino gehiago murriztu da.Datu hauek ulertzeko modu bakarra, enpleguaren mantentzea, sare kolaborazioa eta elkartasuna entitate hauen helburu nagusiak direla kontutan hartzea da.