Hau da hau! Sinestezina benetan aurreko egunean gertatu zitzaidana! Sakanako herri txiki, baina zoragarri baten bizi naiz orain dela urte batzuk (ez, ez naiz sakanikola jaiotzez, ezin dena eduki...), eta esan bezala, orain dela aste batzuk, herri ingurunetik oinez nenbilela, gizon xelebre xamar batekin topatu nintzen. Xelebrea bere itxuragatik behintzat, aspaldiko janzkera zeraman eta (ez, ez naiz modaren morroia, aspaldikoa esaten dudanean ez dut esan nahi aurreko urtekoa zenik...). Agurtu ondoren, bere ondoan gelditu nintzen solasalditxo bat edukitzeko asmoz eta hara non esaten didan aste bete lehenago, 100 urte lotan egon eta gero esnatu zela! Bitxia benetan. Eta jakina, berehala hasi ginen aldaketa hau dela bestea dela hizketan. Kotxeak, telefonoak, gazte eroak... baina harritzekoa bere arazorik handiena zein zen: ezin zuela ezer jan! 100 urte luzez urdailean hazitako "Mattin Xomorroa" kentzeko asmoz, hango herriko denda batera sartu eta barazkiak, frutak, esnea, haragia... denetarik erosi zuela esan zidan. Baina alperrik. Itxura bai, esan zidan, itxura bazutela, baina kanpotik bakarrik, hori inolaz ere ez zela jangarria. "Nola liteke, Sakanan, horrenbeste lur emankor eta belardi goxoak edukita plastikoaren antzeko gauza horiek jan behar izatea!!" erdi goibel erdi haserre galdetu egin zidan. Tira, zorionez nirekin egin zuen topo, eta Lakuntzako Lugorri Talderaino lagundu nion. Je, oraindik buruan ditut gizon horren aurpegiaren irudiak hango barazkiak, frutak, haragiak, eta abarrak jan zituenean, hori distira eta zoriona! Ta hi, zeren zai hago! Jan zank jana! Hator Lugorrira!