Komunikabideetan entzuten ditudan berriak oinarri harturik, hausnarketa bat egiteko parada izan nuen, bi gai baitira etengabe errepikatzen dituztenak, edo niri behintzat belarritik sartzen zaizkidanak: genero biolentzia eta politika antiterrorista.Esate baterako, Patxi Lopezek esan zuen, nahiz eta ezker abertzaleak alderdi politiko legala egin, ez dutela guardia jaitsiko eta politika antiterroristak bere horretan segituko duela.Ene uste apalean, ahoa betetzen zaie hitz itzel horiekin. Nik, zehazki, ez dakit zertan datzan politika antiterrorista hori, bakarrik gure herriak sufritzen dituen ondorio batzuk ikusten ditut, eta egiten dutena ez da herria zaintzea, zapaltzea baizik.Hala ere, benetan, Estatu espainolak hori baino arazo larriago bat du eta ez dio aurre egiten. Konparaketa bat egin nahi dut. Datuak hartzeko estatistiketara jo dut, lehenago aipatutako bi gaiak bata bestearen ondoan jarriz. Politika antiterrorista aplikatzen dute ETAk egiten dituen hilketak saihestearren (nik, behintzat, honela ulertzen dut) Ikus ditzagun ETAk zenbat pertsona hil dituen azken urteetan. Eta ondoan, genero biolentziak zenbat emakume erail dituen urte horiexetan.UrteaGenero biolentziak hildakoakETAk hildakoak200771 emakume2200884 emakume4200968 emakume3201085 emakume1Datuok begi aurrean jarrita, zeri ote diote beldur? Nik badakit zeri diodan beldur!. Eta nire galdera hauxe da: Zergatik ez dute politika antiterrorista bezalako bat aplikatzen hainbeste emakume hilda ez suertatzeko? Nik dakidala, Konstituzioaren aurrean denok berdinak gara eta eskubide berberak ditugu, baina Gobernu espainolak garbi adierazten digu ez garela berdinak, politikari batek edo polizia batek 85 emakumek baino gehiago balio duela.Hori zuzendu beharra dago, bestela gaizki goaz, lagun.