GATAZKEN AURREAN NOLA JOKATU

Arantxa Sueskun Igoa 2011ko ots. 25a, 00:00

Gaur egun gizartean eta bizitzan, gatazkari buruz daukagun ikuspegia gehienetan ezkorra da eta ez dauka horrela izan beharrik. Gatazkak bizitzaren parte dira eta ezin dira ekidin. Horiei nola aurre egin da gakoa. Horretarako gatazkaren zikloa kontuan hartu behar dugu eta gu non kokatzen garen hausnartu:1- Jokaerak eta sinismenak:Gatazkaren zikloa guregandik hasten da, gatazkaren aurrean dugun jokaera eta sinismenengatik. 2- Gatazkaren onarpena:Gatazka gizabanakoari lotuta dagoen gauza bat dela eta unibertsala dela ulertu behar dugu. 3- Erantzuna:Oihukatzen has gaitezke, egoerari buruz hitz egiten saia gaitezke, edo alde batera utz dezakegu. Gure jokaera eta sinesmen sistemagatik askotan, gatazka zein den kontuan hartu gabe modu berdinean erantzuten dugu, pilotu automatiko moduan.4- EmaitzaGatazkaren aurrean izango dugun erantzunaren arabera emaitza bat edo bestea izango dugu. Baina gatazkaren aurrean beti berdin erantzuten badugu ondorioa beti berdina izango da. Ondorioz erantzuna gehienetan negatiboa bada, gure patroia aldatu beharko dugu gatazkari buruz ikasteko eta pausu hauek eman:A) Kontzientzia landu: Gatazka mantentzen duen patroia puskatzeko eta gatazka era produktibo batean konpontzeko, gure jokaera negatiboa mantentzen duten sinismen eta erantzunen kontzientzia hartu behar dugu. Geure buruari galde diezaiokegu:- gatazkatsuak diren egoeren aurrean nola erantzuten dut? nola sentitzen naiz? gauzak modu egokian joan ez daitezkeela onartzen dut?zerk lagundu diezadake gatazka beste era batean konpontzen?...B) Disposizio ona:Kontzientzia hartzearekin ez dugu nahikoa gatazkarekiko ohiko patroia aldatzeko. Honetarako aldatzeko borondatea landu behar dugu gatazkari aurre egiteko modu berriak esperimentatuz, gure sinesmen sistema aztertuz eta gatazka egoeratan balio ez diguten estruktura zatiak aztertuz eta besteek egiten dizkiguten kritika konstruktiboak entzuteko irekiak egonez.C)TrebetasunakAzkenik, gu alda gaitzaketen trebetasunak ikasi behar ditugu. Mezu efektiboak, argiak, sentimenduak eta beharrak adierazten dituztenak landu behar ditugu. Entzuteko gaitasuna trebatu eta egoera ezberdinetan ikuspegi egokia hartzeko gaitasuna ere landu beharko dugu.