Urte asko eman ditu Arbizuko alminte modura, jende gazteak errespetua zion, batez ere auzolanetan, EA-ko alkatetzarekin auzolanak goizeko 8etatik eguerdiko ordu batera izaten ziren eta arratsaldez 2 eta erdietatik 6etaraino. Batasuna iritsi zenean alkatetzara Auzolanen ordutegia aldatu zenean 8etik eguerdiko ordubietaraino, Jose Migelek ez zuen txintik atera obeditu eta aplikatu egin zuen ordutegi berria. Bermoldatzen zekien gizona zen. Osasun delikatua izan arren, lan handia egin du Arbizun udalaren alde, adibidez egur loteak markatzen, pilo bat markatu zituen.Gainera oso apreziatua zen jendearen artean, ez zeukan etsairik, makina bat ardo eta gazta banatu zituen San Juanetan, lehenengo garaietan txapel gorriarekin.Angel Marañonekin (G.B), lehengo idazkariarekin, oso lagun ona zen, astero bazkari bat egiten zuten, eta elkarrekin Salamankara ere joan ziren, Jose Migelen seme bat han ikasketak egiten ari zen aitzakian.Esan ere bai Lourdesko peregrinazioetara urtero joaten zela, debozio berezia zion Ama Birjin honen adbokazioari, bere alaba batek izen hau baitaramara. Beste seme batek, Pellok, teologian lizentziatura atera zuen Salamankako Unibertsitate Pontifizioan.Bukatzeko esan, jainkoak eman diezaiola betiko atsedena Jose Migeli eta erregutu dezala Euskal Herriaren alde, bake prozesuari bultzada bat emanez.Adiorik ez, zeruan ikusi arte.