Jakina denez, otsailean, GENerANITZak jardunaldia burutzen ari dira Iruñean. GENerANITZak bilkura sexismoaren eta sexo-fobiaren kontra lan egiten dugun hainbat talde feministek eta sozialek osatzen dugu. Eta orain egun batzuk OPUS DEIk antolatutako Genero Ideologiari buruzko Nazioarteko I Jardunaldiaren kontra azaldu gara, aipatu jardunaldian ideolgia sexista eta les-gay-trans-bi-fobikoak defendatu dituztelako.OPUS DEIk eta UPNek, Miguel Sanz eta Yolanda Barcina buru dutelarik, alde bateko filosofiak argudiatuz eta irizpide "zientifiko-erlijioso"-ak emanez heterosexualitatearen naturaltasuna, generoaren rolak eta amatasuna aldarrikatu dituzte.Emakumeak bigarren mailan gauden mundua aldarrikatu dute, zeinetan bizitzan gure egiteko bakarra erditzea den eta gainera biologikoki. Komunikabideetan oihartzun handirik izan ez duten arren, GENerANITZak bilkurak jardunaldi horren kontra emandako erantzuna bat batekoa izan da; eta aldarrikatu dugu norberaren identitatea eraikitzeko eskubidea, eta gure gorputz eta bizitzari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea ere. Horrez gain salatu dugu diru-publikoarekin ez ditzatela finantzatu halako hitzaldi sexistarik, zeintzuen bitartez emakumea bigarren plano batera lerrotzen duten.Altsasuko Feministok patriarkatuaren kontrako eta askatasun sexualaren aldeko manifestuarekin bat egin dezazuen animatzen zaituztegu. Eta bide batez animatzen zaituztegu Iruñean otsailean burutzen ari diren jardunaldietan parte hartzera. Informazio gehiago nahi izanez gero begiratu Facebook-en "GENerANITZak jardunaldiak".