Iragana. 1965. urtean altsasuar batek Arfe Articulos de Ferreteria enpresa sortu zuen. Garai horretan Altsasun enpresa ugari sortu zituzten, eta herria kanpotik etorritako langileez handitzen hasi zen. Arfek irabaziak zituen, eta langileak kontratatzen zituen; izan ere, jabearen nahia altsasuarrak eta sakandarrak laguntzea zen. Enpresari on batek enpresa on bat gidatzen zuen.Oraina. Iruñeko autobus geltokiko komunetara joaten naizenean berdina pentsatzen dut: "Hara! Arfeko giltzarrapo bat". Une horretan kontrajarritako sentimenduak izan ohi ditut. Alde batetik, Altsasuko enpresa batek munduan lortu duen arrakastagatik pozten naiz. Beste alde batetik, triste jartzen naiz, azken urteetan, eta, bereziki, azken hilabeteotan bizi izan dugun egoera latzagatik. Zergatik egin du Arfe bezalako enpresa batek porrot? Egoera bizi izan dugunok argi dugu zein den erantzuna: errudun bakar bat egon da lur jotze honen atzean. Langileek eurena zena eskatu dute, eta lortzeko haien eskuetan zeuden tresna eta arma guztiak erabili dituzte: manifestazioak, kontzentrazioak, greba, Nafarroako Gobernura jo dute, Legebiltzarrera...izan ere, nork egiten du lan soldata ez jasotzeko? Eurena zenagatik borrokatu dute. Arfeko langileek eta haien familiek diru asko galdu dute: bi enplegua erregulatzeko espediente eta 6 hilabete soldata jaso gabe (6.000 eta 8.000 euro langileko) egon dira. Zor zaien diru guztia jasotzen dutenean, halere, ez dira pozik egongo. Hilabete hauetan izan duten amorru, ezinegon, frustrazio, haserrealdiek eta abarrek ez dute barkamenik merezi.Etorkizuna...