Sinplifikatzeaz nekatuta, Filipo Brunelleschi objektuen posizio erlatiboarekin esperimentatzen hasi zen. Bere esperimentuen bidez, gaur egun guztioi nabaria egiten zaiguna azaltzen duten formula matematikoak deskubritu ahal izan zituen: gero eta distantzia handiagoa orduan eta tamaina txikiagoa, edo beste modu batean esanda, objektuek txikiagoak ematen dute gero eta urrutiago daudenean. Hau guztia laburbildu daiteke, seguru aski asmatu izan duzuen bezala, hitz batean: perspektiba.Brunelleschi bizi baino hamahiru mende lehenago, horren garrantzitsuak ez ziren jaun batzuk, baina historiarentzat garrantzi berdina izan zutenak, perspektibarekin esperimentatzea erabaki zuten ere bai: itzultzen. Haiek jakin gabe, liluragarria bezain garrantzitsua den ekintza batekin hasi ziren eta gaur egun, zaharra izanda ere ez duena jubilatu nahi.Errenazimenduaren herederoak izanik, uste izaten dugu, guk ez ditugun arazoak, ez zaizkigula horrenbeste inporta, esaldiaren hitz garrantzitsuena kontutan izaten ez dugulako: dirudi. Objektuek txikiagoak dirudite distantzia handitzen doanean. Egiptiarren herederoak izanik, ahaztu egiten dugu, hizkuntzek errealitatearen ulertzeko modu desberdinak azaltzen dituztela, ikusteko modu desberdinak direlako (eta horrek, gure artean, existitzen direla azaltzen du). Horrenbeste aurrerapen teknologiko dauden ez digula denborarik ematen guztiak ezagutzeko, eta are gutxiago ulertzeko; baina gure arrazak ekoiztu dezakeena alde batean utziz, arraza, berez, berdina da: gizakiak izaten jarraitzen dugu. Gure etorkizuneko arazoak konponduko dituzten zenbait erantzunak gaur egun, paradoxikoki, iraganean daude. Gerrateak, gaixotasunak, gaizki ulertuak eta ospakizunak, bizi garen leku eta gure bizilagunen hondatzea- horiek dira denboraz ulertzen ez dituzten gauzak, mundua mundu denetik errepikatu direlako. Beraz, nondik begiratzen dugun gogoratuko diguten artistak, elkar ulertzen lagunduko diguten itzultzaileak eta zubiak, zubi asko eta asko, eraikitzen lagunduko diguten ingeniariak beharko ditugu.