Martxoak 8 Ospatu berri dugun ELNE dela eta, munduko emakume askok pairatzen duten bereizketa gogora ekarri nahi genuke: emakume, etorkin eta langile direnetik bizi duten bazterketa hirukoitza, alegia.Intermon Oxfan Gobernuz Kanpoko Erakundearen txosten batek estatura lanera etorritako emakume andetar (migrazio politikarengatik bereziki zigortuta dagoen lan esparruan - etxeko lanak- ari diren emakumeak ) askoren baldintzak salatzen ditu.Emakume izateak etxeko lan zein zaintza lanetara mugatzen ditu ia erabat; immigrazio politiken aurreikuspen ezak irregulartasun egoerara bultzatzen ditu.Horrek aldi berean, ikaragarrizko muga jartzen die beraien lan zein soldata baldintzak aldarrikatzeko garaian.Europar politika hauek ezegonkortasunera eta ikusezintasunera bultzatzen ditu lan bila etorri diren milaka emakume, zeinek europar herrialdeetako hainbat familiaren oinarrizko beharrak betetzen dituzten.Emakume hauen egoerak europar herrialdeetako migrazio errejimenetan gaizki dagoena ikustarazten du.Immigrazio sistemaren zorroztasunak adibidez, erregulartasun egoeran iristea ezinezko egiten diete, nahiz eta emakume askoren egitekoa gaur egungo sistema sozioekonomikoaren ardatza den.Langile hauek, gainera, ez daude Langileen Errejimen Orokorrera atxikiak, izan ere horrek langile bezala dituzten eskubide askoren murrizketa dakarkie.Azken hamarkadan migrazioaren feminizazioa bizitu da . Estatura Boliviatik etorritakoen %95 emakumea da; Kolonbiatik % 55, Ekuadortik %51 eta Perutik %52.Emakumeak dira hain zuzen haien familietara diru kopuru handiagoa bidaltzen dutena, eta maiztasun handiagoz egiten dutenak. Soldataren %40 bidaltzen dute, gizonezkoek, ordea, %14.Emakumeon diru bidalketen eragina jatorrizko lurraldeetako ekonomian, gizonek egiten dutena baino askoz ere nabarmenagoa eta handiagoa da. (Jarraituko du)