ELKARTASUNEKO EKONOMIAREN ERRONKAK

REAS Nafarroa 2011ko mar. 25a, 00:00

Pasa den martxoaren 16 eta 17an Nafarroako Unibertsitate Publikoan ospatutako Elkartasuneko Ekonomiaren Nazioarteko Jardunaldietan aurkezturiko hitzaldietariko bat Juan Carlos Perez Mendiguren ikerlariarena izan zen, bere izenburua "krisi kapitalistaren aurrean Elkartasuneko Ekonomiak dituen Erronkak europar mailan" zelarik. Hitzaldi honetan elkartasuneko ekonomiak bizi duen momentu sozial eta politikoa egiaztatu zen. Zifra, datu eta aipamenez baliatuz, lortzen ari duen hedapena eta garrantzi politikoa adierazi zituen.  Elkartasuneko ekonomiaren erronkei dagokionez, hizlaria zenbait gaiez aritu zen: lehenik eta behin elkartasuneko ekonomiak, txiroen ekonomia izatearen ideia gainditu eta gizartean, transformazioaren bidez, eragingo duen sektore ekonomikoan bilakatu behar duela; eta bigarrenik, merkatu konbentzionalean diharduten   elkartasuneko ekonomiako ekimenak, ez dutela enpresa kapitalista bihurtu behar, zenbait aurrezki kutxa edo kooperatiba transnazional handiekin gertatu den moduan.Bigarren erronkaren aurrean, ikerlariak, arrisku hau ekiditen nola saiatu komentatu zuen. Alde batetik, entitate hauen funtzionamenduari buruzko barne-hausnarketa etengabea aholkatu zuen, galdera hauei entitate barneko pertsona orok erantzun beharko diolarik. Bestetik, kolektiboki egin beharreko barne-kontrol prozesuen bidez, entitateen beraien berrikuspen sistema bat sortzearen beharra aldarrikatu zuen, non entitate batek bere kudeaketa-era aurkeztuko duen besteek probatu eta hobekuntzak proposatu ditzaten.REASeko entitateak lan honetan gabiltza eta ziur bide horretan jarraituko dugula.www.economiasolidaria.org