1. Maitasuna erakutsi.Umeak gurasoendako garrantzitsua dela jakin beharra dauka. Modu ezberdinetara erakutsi dezakegu maitasuna, eta denetan saiatu behar gara. 2. Gure erreakzioak iragartzeko aukera eman.Horretarako guk zer onartzen dugun eta zer ez jakin behar dute, eta guk berriz, aldiro berdintsu erantzun beharko dugu.3. Argi komunikatuEsaten dugunak eta egiten dugunak mezu berdina bidali behar dute. 4. Portaera desegokiak ulertuUmearen portaera desegokiaren zergatia ezagututa aurre egin diezaiokegu, benetako arrazoiari soluzioa jarriz. Errepikatzen diren patroiak bilatu eta behar dena aldatuko dugu.5. Portaera onak kontutan hartuOngi egindakoa goretsi beharra dago. Askotan espero dezakeguna direlako ez dugu horietan erreparatzen ezta goretsi.6. Inguru seguruaUmeak modu seguru batean aztertu beharra dauka ingurua, ezagutzeko eta bere gorputzaren trebetasunak garatzeko.7. Mugak garbi jarriMuga argiak behar dituzte. Ona da denok ezagutzea muga horien zergatia, eta egoeraren garapenarekin batera mugak aldatzen eta egokitzen joatea8. Kasketak aldez aurretik landuGure umea ezagutzen badugu kasketak noiz agertu daitezkeen jakingo dugu eta egoera horiei aurre egingo diegu, aurretik hitz eginez.9. Arazoak gainditzeko tresnak eman.Egoera bakoitzean erantzun egokia zein den aztertzen ikasteko praktika behar dute, aukerak aztertu eta hoberena aukeratuz.10. Neurriz erreakzionatu.Portaera desegoki batek atentzio gehiegi jasotzeak arazoak ekar ditzake.11. Laguntza profesionala bilatu, behar denean.Halakoetan beharrezkoa dena erreakzioa da eta ez errudunak bilatzea.12. Pazientzia izan umearekin eta zure buruarekin.Zerbait gaizki egin dugula konturatzen garenean normala da gaizki sentitzea, baina egoera horietatik ikastea beharrezkoa da. Umeak ere hau egiten ikasi behar du, egin duena aztertu eta hurrengo baterako zer aldatu behar duen aztertu.