SEXUALITATEA ETA EZINTASUNEN BAT DAUKATEN PERTSONAK

Isabel Pozueta Fernandez 2011ko api. 1a, 00:00

Badaramatzat hilabete batzuk errealitate hau lantzen eta, egia esateko, asteazkenero beraiekin dudan saioa amaitzen denean ondorio berera ailegatzen gara: onarpenetik eta kultibo ikuspuntutik abiatuta gure sexualitatera hurbiltzeko garaian, gizartea ere hurbildu beharko litzateke guregana, gu ezagutzeko eta gurea onartzeko.Gaia hobeto lantzeko baliabide berriak bilatu eta "Realidades ajenas" izeneko laburmetrai interesgarri batekin topo egin dut. Lerro hauetan bertan kontatzen dena konpartitu nahi nuke.Emakume eta gizon ezberdinen errealitateak dira laburmetraian ikus dezakeguna. Ezintasun batekin bizi dira  : distrofia, adimen urritasuna, ikusmen eza, ataxia (komunikatzeko zailtasuna) eta sexualitate aurrean  dauzkaten bizipenak, iritziak eta egoerak ikus ditzakegu.Sexologiaren ikuspuntutik errealitate hauen irakurketa honela egiten da: egiten dena baino askoz garrantzitsuagoa da nola bizitzen den egiten den hori. Hori dela eta, garrantzitsua da laztanei buruz zerbait jakitea, trukoei buruz, eta baita desioei, koherentziei eta baloreei buruz ere.Ezintasunen bat daukaten pertsonen sexualitateari buruz gure gizartean pil-pilean dauden topiko batzuk planteatzen dira; pertsona horiek ez direla pertsona sexudunak entzuten da batzuetan, aingeru modukoak direla, haurrak betirako, edo adimen urritasuna dutenek kapazitate sexual ikaragarria dutela eta kontrola ezina.Esaten digute badirudiela alde egin dugula betiko eredu tradizionaletik  (genitalen garrantzia, koitoa, heterosexualitatea, gizonaren desioa...). Baina errealitateak egunez egun erakusten digu eredu hori ez dagoela gainditurik; elikatzen jarraitzen dugun eredutik kanpo jende asko geratzen da.Erreportajean gogoratzen dute nola sexologiaren ikuspuntutik beste modu batzuk lantzen saiatzen den, gorputzarengana bere osotasunean hurbilduz, plazer iturri bezala. Norberaren sentsazioak lantzen eta bikotearen aukera modu anitza ikusita.Bukatzeko, familia eta ezintasuna aipatzen da. Askotan familiak senide ezinduen sexualitatearen giltza bihurtzen dira. Zabaltzen edo ixten, errekonozitzen eta aukerak bermatzen, edo ez ikusiarena egiten. Zenbait familiek, borondate onez eta maitasunez, sexualitatea beraien senideen lehentasuna ez dela planteatzen dute, garrantzia handiagoa ematen diotelarik norberaren autonomia lantzeko ekintzei, lana lortzeari edo eguneroko beharrak asetzeko ahalmenari, besteak beste.Profesionalen laguntza eta orientazioa jasotzen badute ere, badirudi sexualitatea ez dela aipatzeko gaia-beharra , eta horri buruz zuzenean galdetzen ez bada gaia ez da ateratzen, salbuespenak salbuespen. Beste gaiei  buruz, ordea, profesionalek informazio sakona ematen dute familiek ez galdetuta ere.Ezintasuna duen pertsona baten komentario batekin geratuko nintzateke: gauzak egin daitezke, eta edozein gauza txiki handi bihur daiteke.