Diru publikoa esaten omen zaio guztion patriketatik ateratzen den diruari. Tira, beharbada guztion patriketatik ez, dirudienez diru gehien dutenek ez dute eta zergarik ordaintzen, edo behar baino askoz gutxiago behintzatKontua da diru publikoa, guztion dirua, gobernuek eta udalek kudeatzen dutela nagusiki. Eta kudeaketa hori, ona edo txarra, eta zuzena ala interesatua izan daitekeela. Zuzena, herritarren onura helburu duenean. Interesatua, arduradun politikoen, edo euren ugazaben, senide eta lagunen alde egiten denean; edo irizpide sendoen faltan, edozein presio-talderen mesedetan erabiltzean.Hara non, Anue, Ultzama eta Lantz-eko udalek, BTT Zentruaren proiektua aurkeztu dute berriki.100 kilometro inguruko bide sarea eskainiko dute hasteko, era guztietako pertsonendako egokitua, familiendako, zaleendako nahiz profesionalendako.Harrera Zentru bat eraiki dute, ibilbide guztien lotura egiteko balioko duena eta zenbait zerbitzu eskainiko dituena: txirrindulen errenta eta parkina, garbitzeko guneak, dutxak, edota turismo bulegoa. Gainera, interpretaziorako gunea eta ostatua ere izango dira bertan.Proiektuaren helburuak ondare naturala, kulturala eta turistikoa sustatzea eta garapen sostengarria eta endogenoa aurrera ateratzea omen dira. Bestela esanda, ingurumena errespetatuz, lanpostuak eta aberastasuna sortzea, hara.Grazia egin digu berri horrek. Izan ere, Sakanan oso erraz egin zitekeen antzeko zerbait. Pista eta baso arteko errepide luze eta lasaiak ditugu, harizti zoragarriak, Aralar eta Urbasa eskueranGainera kokapen ezin egokiagoan gaude, euskal hiriburu guztietatik hurbil gaude eta. Baina ez.Ultzaman egingo duten horixe bera proposatu eta "adostu" zen duela pare bat urte, Altsasuko udaleko gobernu taldean. Baina diru publikoaren bideak bihurriak izan ohi dira, eta proiekturako behar zuten diruak, plastikozko belardi baten azpian daude orain, lurperatuta esatera gindoazen, baina plastikoperatuta esatea egokiagoa da.Hortaz, oraingoan "gora Altsasuko Udala" nahi bai, baina ezin dugunez esan, Gora Ultzama! esanda kontsolatuko gara. Gora!