Hurrengo astean, Aste Santua, azkenean. Aurten kostatu da ailegatzea, Apirilaren bukaeran, oso berandu egia esan, oso. Urte hasiera luze honetan ia-ia ez dugu izan oporrik, inauterietan egun batzuk, izan dutenak, baina besterik ez. Gogorra egiten da lanean karrerilla batean, baina azkenean egun batzuk izango ditugu lasai egoteko.Orain hasiko gara entzuten, edo dagoeneko hasi gara, edo aurten ez dakit entzungo dugun, gure ingurukoak esaten Pragara joango direla lau egunetarako, edo Bartzelonara, edo Saloura, edo Honolulura. Batzuk kezkatuta egongo dira dagoeneko aeroportuen kontroladoreek greba egingo duten justu egun horietan. Gehienak keztatuta egongo gara ea zer eguraldia egiten duen, hondartzara joan nahi dugulako urteko lehengo eguzki izpiak hartu nahi ditugulako, edo mendira joateko, aspalditik egin nahi dugun mendi ibilbide luze hori egiteko lau egun ditugulako. Zenbat plana, zenbat gogoa errutinatik ateratzeko. Bueno hori errutinatik ateratzerik badugunok, zeren zoritxarrez badaude beste batzuk oporretako errutinaz aspertuta daudela, inposatuta delako.Dena den, aurten Aste Santuan, urtero bezala, gehienak maleta egin eta etxetik alde egingo dugu, ahal den urrutiena eta ahal den gauza gehiena egiteko lau egunetan. Baina lau egunetan, adi, lau egun besterik ez dira, asteburu luze bat eta iruditzen zaigu kriston oporrak direla eta denetarik egiteko emango digula denbora. Baina ez. Lau egun pasa ondoren lanera berriz, eta igual nekatuago bueltatuko gara lanera, azken momentu arte aprobetxatu nahi genuelako denbora. Bueno, hau dena esan ondoren, egin duzuen planekin disfrutatu, nik aurten etxetik gertu eta deskantsatu egin nahi dut Aste Santuan, beharrean nago eta.