Ezin dugu ahaztu, seme-alaben hezkuntza beste eragile batzuekin batera ematen dela, lehen urteetan familiak du eragin osoa, baina haurrak hazten doazen neurrian beste eragileak agertzen dira: eskola, lagunak, komunikabideak,... Komunikaziorako teknologia berriak, gaur egungo sozializazio kanalik indartsuenetako bat dira, gizartean bizitzeko modu berri bat sortu dute, harreman sozialak egiteko modua, informazioa eskuratu, edukiak sortu,... ahalbideratzen dutelako. Nerabeei dagokienez, egia da teknologia berriez inguratuak hazi direla, beraien harremana teknologia hauekin (mugikorra, Internet, telebista,...) onuragarria ala ez izatea, gure esku dago, hau da, guraso garen aldetik, irizpide propioa duten pertsonak hezten eta bihurtzen laguntzeko gai izan behar dugu. Guk teknología hauek ahalik eta gehien aprobetxatzen ikasi behar dugu eta gero beraiei erakutsi, ondoriozta daitezkeen zenbait arrisku eta eragozpen sahiestuz. Familietan zer egin dezakegu? Jakin, babestu eta hezi.JAKITEA: Guk ere, guraso moduan, ezagutu behar ditugu teknología hauek; ezin bestekoa da erabilera arduratsua erakusteko eta hauen arriskuetaz babestu nahi baditugu. Nerabezaroan beraien eremuak eta identitatea bilatzen dute eta familietatik datorkionari garrantzi gutxiago ematen diote; hori ulertu eta errespetatu behar dugu, baina hala ere teknología hauen erabilera arautzen dituzten arauak jarri behar ditugu. Eta aldi berean ere beraien pantailak ezagutu behar ditugu, arazorik badute laguntzeko eta guretzako garrantzitsuak direla adierazten diegulako modu honetan.BABESTEA: Eginkizun hau haurtzarotik hasi beharreko lana da, mota honetako neurriak aplikatuz:Telebista eta beste pantalla batzuetan eman dezaketen denbora mugatuz, ordutegiak mugatzea, logelan telebista edo ordenagailuak egotea eragozten, mugikorra edukitzeko adina mugatzen, telebista saio edo webguneak motari arauak ezartzen, interneten filtroak jarriz, bideo jokoak erosi aurretik begiratuz,...Familiatik ezarri diren arauak semealabak hazten doazen einean moldatzen joan behar dira eta ahal den neurriak arauak arrazoitu eta negoziatu behar dira.HEZTEA: Helburua, seme-alabak modu autonomoan eta arduratsuan kontsumitzen duten pertsonak bihurtzea da. Horretarako hainbat estrategia jarri beharko ditugu martxan:- Eredu propinaren bidez heztea.- Teknología berrien inguruan familian aplikatzen diren arauen zentzua azaldu, gero nerabezaroan moldatuz.- Elkarrizketarako aukerak sortu, beraiekin telesail zatiak ikusi, edo interneten nabigatu, edo beraien bideo jokoekin elkarrekin jolastu,... guzti honek gertutasuna eta ardura adierazten du eta.