Lehenbizi mila esker eskualdeko batzorde, denda, tailer, elkarte, udal, kontzeju, ikastetxe, lantegi, langile, ikasle eta abarri Korrikan parte hartu, lagundu eta arrakasta eragile izateagatik. Pozgarria da edizio guztietan eguraldia eta ordutegia gorabehera sakandarrek erantzun beroa bezain zirraragarria ematea. Eta, jakina, egon diren oker edo gaizkiulertzeak ere zuzentzen eta argitzen saiatuko gara.Korrika 17 hasi eta berehala sartu zitzaigun Sakanan baina ez pentsa bukaturik dagoenik, oraindik ere etenik gabe segitzen baitu herriz herri, igande honetan Donostiara ailegatu arte. Igandea arte, hortaz.