AGUR SANTI

Jose Migel Garcia, Mari Cruz eta Daniel (Lagun Arteako jokalari ohia) 2011ko api. 15a, 00:00

Astebururo moduan, gutako bakoitza gure seme-alabek edo euren klubak asteburuan izanen duten futbol partidan pentsatzen altxatzen gara. Ziur nago, Santi, egun fatidiko horretan zure pentsamendua ere zure Lagun Artean zegoela. Beti gauza guztietaz arduratzen, bereziki zure mutilei ezer falta ez zitzaiela ziurtatzen. Zu ezagutzeko plazerra izan dugunok badakigu zenbat maite zenuen zure Lagun. Inor ez gaude libre halako gauzetaz, eta gertakari hauek inoiz ez zaizkigu ongi etortzen, baina halako ezusteko baten aurrean batek galdetzen dio bere buruari: zergatik beti doa jende ona, hor barna dagoenarekin? Ez dakit, patua izango da, beti esaten den bezala. Beti gogoratuko zaitugu maitasunarekin; zure irribarrearen oroitzapena geratzen zaigu. Badirudi atzo zela txapeldunen kopa altxatu zenuenean. Ziur gaude zauden tokian zaudela zure Lagunen alde eginen duzula. Santi, jantzi ezazu kamiseta bat eta galdetzen dizutenean zein taldetakoa zara? Esaiezu zure harrotasun guztiarekin. NI LAGUN ARTEAKOA NAIZ. Santi, haizeen larrosak beti lagun zaitzala, ez zaitugu ahaztuko.Zure mutilei soilik eskatzen diet orain inoiz baino gehiago gogor borrokatu dezatela azkenera arte, zure ilusioa lortu dezaten, hau da, taldea kategorian mantendu dadila eta Lagun Artearen izena Nafarroa osoan entzun dadila. Zure familiari, eta nahiz eta jakin topikoa dela, animu guztienak eman nahi dizkiegu momentu latz hauetan. Agur Santi.