XXI. MENDEKO INKISIZIO ESPAINIARRA

Odei Ruiz Sarrias 2011ko api. 15a, 00:00

500 urte ez dira nahikoa nazio baten botere nukleoa aldatzeko eta kontserbadurismoa nukleo hau bere baitan mantentzeko ahaleginetan bakarrik jorratu bada, are gutxiago. Ez dago ezberdintasun handirik espainiar imperioak Nafarroan egin zituen sorgin heizetatik, gaur egun euskal sena mantentzeaz arduratzen den mugimendu bakarrari egiten zaion jarraipen polizialaren artean. Hasteko, helburua berdina da, hots, euskal sena suntsitzea. Espainiar imperioak elizaren gurutzearen atzean izkutatuz euskal mitologi errituen zantzuak jazarri zituen heriotzaren suaz. Elizak kristautu gabeko guneak antzeman zituen imposizio maltzurrenen bitartez eta imeperioa beldurraz probestu zen foruak deuseztatzen hasteko. Gaur egun ez gara egoera xamurrean aurkitzen, gure sen milenarista gatazkaren erdian dago. Francok euskera erasotu zuen desberdintzen gaituen sustraia ahultzeko. Beranduago erresistentzia mugimenduekin batera berpiztu egin zen arren Nafarroan bere lekua berreskuratzeko mugak aurkitu zituen. Arrazismo honen deuseztapena lortu dezakeen mugimendu bakarra, inkisizioaren helburu bihurtu zen eta azken urteetan desagerrarazten saiatu dira indarkeri guztiak euren gain pisutuz. Baina ETA-k bakearen bidetik armak uzteko konpromezua erakutsi duen marko berrian, estatuen bide errepresiboa ibilbide motza du eta ezingo dira luzaro gezurretan ezkutatu. Sorturekin egindako zentzugabekeria arrazoia eta indarra eman digute, beraiek porrotera zuzentzen diren bitartean ganoragabeko erabaki politiko hoiekin. Argi dago errealitate sozial berri honek estrategiarik gabe harrapatu dituela alderdi asko eta denbora beharrean daudela bidea aurkitzeko. Baina zein izango da haien jokabidea? Estrategia eta bidea aurkitu dutenak jazartzea? Orain Bildu-ren aurka egin nahi dute batzuek, polo soberanistaren eraikuntza ezeztatzeko. Badirudi oraindik ez direla ohartu gure bidea hauteskundetatik haratago doala eta ilegalizazioara berriz jotzen badute, aktibazio soziala eta tsunamia handitzea lortuko dutela. Duintasun eta ispiritu judizial apur bat izango balute Sortu legeztatuta egongo zen, baino badirudi baten batek inkisizioa nahiago duela. Zenbat jarraituko dute suarekin jolasean? Gu Sortu eta Bildu gara dagoeneko.