UP sindromea Down sindromea daukan Inesen aitak, Iñigo Allik, sortutako kontzeptua da.Bere blogetik ateratako hitzak dira:"UP sindromea jarrera da: etsipen eza, aukeratzea, aritzea, triste egotea, alai egotea, guztia ere ziklikoa baina iraunkorra. Irabazlearen espiritua da, edozer gertatuta ere, inork ezin izanen baitu esan ez naizela saiatu""Gainera, alabak erabat eroarazten banau ere, bizi ditzakedan momentu onenak dira""Ines hazten, garatzen, komunikatu nahian hasten, bihurrikeriatan aritzen eta eskueran duen guztiarekin elkar eraginean ari den bitartean, munduak hor dirau lanean, haurrekin, lasterrean, lanean, mediku bisitekin, lanean, haurrekin, lagun artean, familian, lanean, gurasoak bisitatzen, lanean, zineman Isabelekin, haurrekin, pardelak aldatzen, lanean, ...""Ines, ez duzu bizitza erraza izanen, ... batzuek barre eginen dizute, beste batzuek gai ez zarela esanen dizute, ez duzula sekula lortuko, gauza asko ez dituzu ulertuko, bidegabekeriak ikusiko dituzu, baina nirekin egonda edo gabe, eutsi zure senari eta barre egin. Fida zaitez zure buruaz.""Zerorrek ekarri didazu zoriona...""Lagun iezadazu UP sindromea kutsarazten, jarrera horrekin urrutira iritsiko zara eta"Zergatik hasi zen UP sindromea blogarekin?"Alaba, Ines, jaio eta urte eta erdi kostatu zitzaidan horrekin hastea. Ingurura ekarri zigun kemena eta baretasuna sumatu nuen, emazteari, bere anai-arrebei, niri, familiari, lagunei ...; ez bainuen uste kemen hori baneukanik ere, eta kontatu beharra sentitu nuen. Hortaz, 2010eko abuztuan hasi nintzen idazten eta, egia esan, lur eta zur nago, ez irakurle kopuruarengatik, baizik eta komentario eta komentariogileen kalitatearengatik"