Hauteskundeak

Sakanako ETXERAT 2011ko mai. 6a, 00:00

Apirila. Mikel Ibañez preso politikoa: etxean hil da, baina osasuna ezin okerrago gaiztotu zenean soilik bidali zuten etxera, baldintzapeko askatasunean. Sakabanaketak eragindako bi istripu: argi geratu da edozein bihurgunetan senideon bizitza arrisku bizian dagoela, sakabanaketak errusiar erruleta maltzurra suposatzen duela. Troitiño: 24 urte kartzelan egon ondoren, aske utzi zuen epaimahaiak berak espetxeratu nahi du berriro, lehen De Juanarekin bezala, komunikabideek sortutako zirkua, zenbait alderdien txepelkeria, eta batez ere Estatu Espainiarrak darabilen mendeku politika geratu dira agerian. Poxtiña: 10 urteko kondena gehigarria ezarri diote.José Mari Sagardui, Gatzaren etxeratzea izan da berri pozgarria: 31 urte kartzelan pasa ondoren, debekuak debeku, euskaldunen ongietorri beroa jaso zuen, txantajeari, bizi-baldintza ankerrenei eta damutze politikari aurre eginez duintasunaren eredu bihurtu da. Maiatzean Jon Agirre ere etxean izango dugu: Aramaioko bizilagunak 30 urte pasatu ditu espetxean, gaixo dago, sendaezinak diren gaixotasunak ditu, espetxe politikaren basakeria guztiak lehen pertsonan ezagutu ditu.Azken egunetan, Guantanamoko basakeria gehiago ezagutu ditugu: suntsipenerako tresna etengabeak, preso guztien kontrol indibidualizatua, sariak eta zigorrak, gaixo daudenak ez askatzea, isolamendua edo jipoiak. Espainiako eta Frantziako Gobernuek euren Guantanamo partikularra eraiki dute euskal preso politikoen kontrako espetxe politikarekin, Europan indarrean dagoen bortizkeria politikorik handiena.Guzti honekin bukatzeko ez diren hauteskundeak, antzuak dira.