Beharrezkoa suertatzen da emakume atzerritarren (beraien papera erabakigarria dena etorkinen integrazioan) berdintasun baldintzak onartu eta bizitza duin bat bermatuko dien gizartea sortzea.Erronka honi begira, hiritarren eta botere publikoen esku dagoen bazterkeria hirukoitza egiaztatzen da:emakume , langile eta etorkin bezala.Gaur egungo lan baldintzetan, irregulartasun maila altuenak adierazten dituzten arlo ekonomikoak, atzerritarren lan eskaera gehiena izan dutenak dira. Hauetatik, emakume etorkinak, ezegonkortasun baldintza eta babes juridiko ezaz nabarmentzen diren esparruetan "giltzaperatuak" izan dira: etxeko lana, zaintza, ostalaritza eta prostituzioa.Orokorrean, emakume etorkin langileek, jasotzen dutena baino gehiago ematen dute; lan merkatuan eta garapen ekonomikoan duten eragina ez dator bat beraien eskubideen onarpen eta garapenarekin. Hortaz, hainbat aldarrikapen ezinbesteko bihurtzen dira: -Migratu duten emakumeen eskubideen onarpena beharrezkoa da, beraien senitartekoen egoera legala edozein delarik (dirurik jaso gabe etxeko lanez arduratzen diren emakumeez ari gara)-Etxeko lan eta zaintzan ari diren emakumeendako: 16 orduko lan egunetara irits daitezke, bai soldata bai independentzia maila oso baxuaren ordainetan.Lan hau ez dago Langileen Estatutuan. Aparte arautua izan da, izate bereziko lan harreman bezala hartzen baita; familien etxeetan gertatzen delako eta bere oinarria konfiantza delako.Oinarri horrek esklabotza egoeraren eta tratuaren menpe egotea behatzen ditu emakumeak.Adineko pertsonen zaintzan ere ez dira lan eskubideak onartzen, nahiz eta bere eskaerak Estatuaren gabezia bati erantzuten dion. Izan ere, Estatuaren esku egon beharko luke adinduen zaintza eskainiko duten zerbitzu publikoak bermatzea.Horregatik, gisa honetako lanak babesten dituen Agindua indargabetu behar litzateke, lan esparru honetan ari diren emakumeen eskubideak eta babesa ziurtatzeko.