Aurreko egunean, paseatzen nenbilen bitartean, errenta kanpainaren kartel handi batekin topo egin nuen, non pertsona multzo bat ikus zitekeen, asfaltozko arrabol antzeko bati bultzaka, gizarte honen eraikuntzan egiten dugun ekarpenaren isla zirudiena, eta bere eslogana holako zerbait zelarik: Ågzuk egiten duzu posible, zurekin bizitzeko hobea den tokia eraikitzen duguÅh. Hau ikustean harrituta gelditu nintzen, niretzako hobe bizitzea ez baitu bailara berde bat zeharkatzen duen lau bideko errepide batek adierazten. Dirudienez, hobe bizitzearen kontzeptu ezberdina daukat.Baina era berean,errenta aitormena egiteak ere nire eskubideak aldarrikatzeko aukera ematen dit. Eskubide horiek erabili ezean, aprobetxatu gabe geldituko direlarik. Nire zergen zati baten erabilera aukeratzeko eskubideari buruz ari naiz, helburu sozialen laukia markatzean, gobernuak nire diru-bilketaren %0,7a entitate sozial eta GKE ezberdinek aurrera eramango dituzten programei zuzenduko duelarik. Eliza Katolikoaren laukia markatuta ere, bestea ere marka dezaket, era honetan kontribuzioa batuz, niretzako inolako kostu gehigarririk gabe. Ez badut laukirik markatzen, dirua Estatuko Aurrekontu Orokorretara zuzenduko da, helburu zehatzik gabe.Egungo krisi egoerarekin, gastu sozialak jaitsi direnean eta pobrezian nahiz gizarte bazterketan dauden familia askori arreta berezia eman beharra dagoenean, X soil bat jartzearen erabakiak diferentzia marka dezake. Horrek, nire ikuspegitik bizitzeko mundu hobe baten eraikuntzan parte hartzea ahalbideratzen dit, non pertsona guztiek sarrera duten eta ingurunea errespetatzen den.