Mbutiak edo Banbutiak Kongoko errepublika demokratikoaren gizarte zaharrenetarikoa da. 15 eta 60 inguruko pertsona taldeetan antolatzen dira. Cephu buruzagia da, herritarra den heinean. Behin Cephu buruzagia bere kabuz eta herriaren baimenik gabe lagun talde txiki batekin ehiza egitera joan zen. Bere nahia herriaren barruan gizarte pribatu bat sortzea zen, non buruzagi eta elite bakarra eta absolutua bera izango zen. Ekintza horrekin ordena hautsi nahi zuen, eta, ondorioz, kaosa sortuko litzateke.Gizarte demokratiko honetan politika, ekonomia eta justizia guztien esku daude. Horregatik, Cephuk ezin zuen ehizara bakarrik joan, biziraupen ekonomikoak lortzeko guztien indarra behar zutelako. Zerbait gaizki egiten bazen, gainera, herritar honek egin zuen bezala, Jainkoen madarikazioa jasoko zuen Jainkoek santututako legea apurtzen zutelako.Baina Jainkoen madarikazioa baino zigor handiagoa jaso zuen Cephuk herritarren eskuetatik. Legea apurtzeagatik ezikusiarena izatea lortu zuen Cephuk. Hortik aurrera, ez zen taldekidea izango eta, ondorioz, ez zen ezer izan. Zentruan, Kumamohinen, edo biltzarran, arazoak konpontzeko eta gauzak erabakitzeko lekua, tokia galdu zuen; esertzeko eskubiderik gabe geratu baitzen. Gainera, guztien aurrean zigortuta izan zen, guztien barreak jaso zituelako.Banbuti guztiak berdinak dira. Guztiak herritarrak dira, eta erabakitzeko aukera berdina dute. Edozer gauza erabaki behar dutenean, zentrura jotzen dute. Festak, bazkari garrantzitsuak, jaiotzak, ezkontzak... dena herriaren aurrean egiten da. Guztiak batera. Banbutia gizarte demokratikoa da.