G puntuari buruz hitz egitea ia derrigorrezkoa bihurtzen da helduekin eta baita gazteekin ere sexualitatea lantzen aritzen garenean.Azken hiru hamarkadetan bere sexualitatearen irudikapena eraikitzen joan dena hamaika aldiz entzun du badagoela emakume eta gizonen gorputzetan misteriotsu diren bi puntu (bakoitza berea), ondo zehazturik eta landuz gero, plazer iturri izugarria bihurtzen direla. Hori esan digute eta hori sinesten bukatzen dugu.Ikuspuntu honetatik, gazteak eta helduok bukatzen dugu ulertzen pertsonen arteko harremanak "etxeko lanak ondo eginak" bezala, eta ez dira zalantzarik jartzen satisfakzioa orgasmoaren bizipenarekin lotzen denean.Ez dakiena aurkitzen bere G puntua edo ,bikotean egonda, bere lagunarena, jai dauka!!Satisfakzioa eta orgasmoa bat egiten da, eta oso zaila bihurtzen da bi kontzeptu horiek desberdintzea.Orain dela aste batzuk Ziordin 60 urte baino gehiago duten pertsonei zuzendutako hitzaldi batean ideia hau aipatzen zen, eta gauza bera pasa den astean institutu batean DBH 4.mailako ikasleekin (15-16 urte).Gure buruarekin lasai sentitzeko goaz bilatzen formulak daukagun "arduratik" askatzeko. Bestearen plazerra eta satisfakzioaren ardura gurea balitz bezala eta gure eskuetan balego.Sexologoa izanez, nirengana hainbat lagun hurbiltzen dira besteari plazerra sortaraziko duten argibideak, formulak, puntuak...eskatzen. Pentsatuz lasaitasuna eta gozamena emango digula ez delako kuestionatuko maitale bezala dauzkagun trebeziak.Eta zeinen oker gabiltzan! Nork esan behar zigun gure benetako G puntua gure burmuinan dugula. Gure burmuinan G hizkia handiz idatzia dago, Giltza hitzak duen G. Gure desioak, emozioak, gustuak burmuinan zuzentzen dira eta norberak giltza hori nola erabili joango da ikasten.Zalantzarik gabe, gure gorputzean badaudela alde batzuk errazago jasotzen dituztela gozamena sortu dezakete estimuluak ukimena, ikusmena, usaimena, eta entzumena bitartez. Baina hor egonda ere, sentsazioei ateak ez badizkiegu zabaltzen, ez ditugu sentituko.Pentsatzeak besteek daukatela gure giltza gure desioen nahaste bat sortu dezake, azken finean guk sortu behar duguna besteei exijitu diegu.Norberaren erotika eta nork bere burua ezagutzeak eta lantzeak argibideak eskainiko digu ezagutuz joateko zer, nola, eta zer egoeratan aurkitzen dugun gure satisfakzioa. Satisfakzioa batzuetan kitzikapenarekin lotuta, edo ferekarekin eta zaintza onarekin lotuta, edo afektuekin (edozein afektu mota).G puntuari buruz, Kamasutrari buruz, jarrerei buruz galdetzen didatenean, nire erantzunak norabide hauetatik doaz eta hau da nire proposamena aurrean dugun udaberrian lantzeko: norberak bere giltzak zeintzuk diren jakiteko baimenak eman, norberaren gozamenarako (bakarka edo konpartituz). Inoiz ez da berandu hasteko zaintzen bide horiek.