Azkeneko urteetan familiek jakietan gastatzen duten diru kopurua murriztuz joan da, bestelako ekoizkin batzuetan diru hori gastatzeko: autoa, elektrogailuak, telebitsta, aisialdia eta abar.Honen arrazoi bat jaki askoren prezioa jeitsi egin delako izan daiteke, baina oro har, gure elikadurari eskaintzen diogun diru portzentajea gutxituz joan da urtez urte.Eta janariaren prezioa jeisteak bere ondorioak ekarri ditu. Geroz eta kalitate eskasagoa dute gure jakiek, nekazari eta abeltzainen bizi baldintzak itolarrian dauzkagu, eta produzkio sistemen mekanizazio eta sistematizazioak abereen eta nekazal laboreen industrializazioa eta desnaturalizazioa ekarri dute. Sistema anker honen muturreko jarrerak pairatu ditugu guziek: gehiegizko hormonak, pentsu zaborrak, behi eroen moduko gaitzak, antibiotikoen eragina, infekzioak... Eta ezkutuago baina era berean kaltegarriak diren bestelako ondorioak: ur akuiferoen kutsadura pestiziden bidez, mendetako abeltzaintza eta nekazaritzaren zapalketa, transgenikoak...Orain aste gutxi telebistan iragartzen zutenez, janari azkarreko jatetxe ezagun batek hanburgesa eta freskagarria 2 euro baino merkeago eskaintzen zuen. Zer haragirekin egina dago hanburgesa hori? Zenbat ordaintzen diete sukaldari eta zerbitzariei? Zer diru jaso dute letxuga, haragi, tomate eta ogi horiek egin dituzten langileek? Eta harrigarriagoa dena, 2 euro baino gutxiago balio duten hanburgesa eta freskagarria zintzurretik behera sartzeko prest ditugu makina bat pertsona.Beti harritu izan naute bere seme-alabak edozein arriskutik babesteko ahalegin itzela egiten duten gurasoek (auto handiagoa eta hobeagoa erostea, txirrindularekin batera kaskoa, ukondo eta belaun babesleak jartzera behartzea...) baina aldi berean, lehen aipatu dugun moduko jatetxe kutre horietara beren seme-alabak eramateko arazorik izatzen ez dutenak.Eta gure seme-alabak zaindu nahi baditugu, gure osasuna gorde nahi badugu, bestelako jakiak eta bestelako kultura bat berreskuratu behar dugu. BERRESKURATU BAI, gure arbasoek zerabilten kultura baita gure osasunari on egiten diona: bertako ekoizkinak erostea, urtaro desberdinetako jakiak probestuz eta kimika kutsakorrik gabeko ekoizkin garbiak lehenetsiz.Hau eginez gero, gure seme-alabeneta gure osasunak hobera eginen du, baina baita ama lurrarenak ere, eta bide batez, gure nekazari eta abeltzainei, lan horretan jarraitzeko aukera bat emanen diegu.