Maiatzaren zehar, hamaika aldiz, talde politiko guztiek aho bete dute esanez beste mundo bat posible dela, bai gaurko krisi sozioekonomikoaren kontrako neurriak jarriko dituztela,...bai sexu-osasuna arloaren hezkuntzaren aldeko aurrepauso handiak emango dituztela, UPN-ren kasu.Guk, feministok, baita Sakanako edozein emakumek ere, hori esatea oso erraza dela badakigu, baina praktikan justu kontrakoa bizi egin dugu.Udaleetan sortu berriak diren zinegotziek, alde batetik Izargi zentroa emakumeren sexu- ugalketaren osasunarako (gizonenendako ere bai), garrantzi handiko dela jakin behar dute.Bestetik, UPN-ek PSN-ren isiltasunarekin zentro honetako alde lan egin beharrean ematen zituen prestakuntzak ahuldu egin dituztela. Sexualitate hezkuntzaren aldekoa direla diote baina ez dute esaten ze motatako sexualitatea; judutar erlijioan onarritua: abortu lege berriaren kontrakoa, Osasun Publikoaren kontrakoa... emakume eskubideen kontrakoak. Gu ez gaituzte engainatuko.Sakanako IZARGI zentroa desagertzeko egoeran omen da edo mantentzekotan "deskafeinatu" eraran Nafarroako Gobernuaren nahita izan dituen jarrerengatik.Izargi duin bat behar dugula luzez aldarrikatu dugu eta hori da legislatura berri honi eskatzen dioguna: gai honetan arduraz eta tinkoz lan egin dezatela COFES garaian eskeintzen zituen zerbitzuak errekupera ditzagun. Guk, jarraituko diogu tinko honi ematen gure eskubideak lortu arte.