Nork ez du inoiz estresik sentitu? Bizitzaren momentu batzuetan estresa agertu egiten da. Berez estresak, ez du zertan txarrik izan behar eta momentu batzuetan pizgarria izan daiteke gure burua motibatzeko eta gauzak lortzeko. Okerrena, estresak osasunean ondorio txarrak ekartzen dituenean da.Estresa, pertsona eta inguruaren arteko erlazio bat da, non gure errekurtsoak ez diren nahikoak inguruneak eskatzen diguenerako eta gure ongizatea arriskuan jartzen da. Estresa pertsonala da eta pertsona bakoitzak modu ezberdinean erantzuten du. Ondorioz, pertsona bati estresatzen diona, besteari pizgarri suertatu dakioke edo ezer ere ez egin. Bestetik estres eragileak kronikoak (gaixotasun bat adb) edo bat-batekoak izan daitezke (istripu bat adb).Estresari aurre egiteko lehenengo pausua síntoma fisikoei arreta jartzea litzateke eta ondoren zergatiak aztertzea erantzun egoki bat emateko. Honetarako hausnarketarako denbora hartu behar dugu. Gure kabuz ezin badezakegu laguntza eskatu beharko genuke, bai familiari, lagunei edo profesional bati. Askotan kostatu egiten zaigu besteen laguntza onartzea edo eskatzea, eta uste dugu gure kabuz konpondu dezakegula. Batzuetan hala da eta positiboa da gure buruari erronka jartzea, baina beste batzuetan ezin dugu eta laguntza eskatzea egokiena da egoera handiagotu eta larriagotu ez dadin. Baina horretarako gure mugak onartu behar ditugu, humilak izan behar gara eta ez dugu pentsatu behar laguntza eskatzeagatik ahulak garenik. Are eta gehiago, pentsatu buruargiak garela, gure nortasunaren alde osasuntsuak alde gaixoa zaindu eta hobetu nahi duelako; eta ez garela konformatzen gaizki egotearekin hobeto bizi nahi dugulako. Bukatzeko, estresa maneiatzeko modu ezberdinak aipatuko ditut:- Kirola: gure burua erlaxatu nahi badugu astean zehar hirutan 30 minutuz ibili gaitezke. Aldiz nahi duguna deskargatzea bada eta arazoetan ez pentsatzea hoberena kirol aerobikoak egitea da. Horrela, nahiz eta gorputza nekatu buruak pentsatzeko astirik ez dauka. Kirola egitean endorfina delako sustantziak askatzen ditugu eta hauek ongizate sentsazioa ematen digute, antidepresibo natural baten modura funtzionatuz.- Erlaxazio, irudimen eta harnasketa teknikak- Meditazioa, yoga- Lagunekin hitz egin, aisialdia, familiaren babesa...Beraz, erlaxatu, disfrutatu eta bizitzaz gozatu, zure esku dago eta!!!