Euskeraz bizitzea litzateke batez ere. Hori horrela, Joseba Zinkunegik zorrozki salatu zuen Egunkaritik: irakaskuntzan zenbait aurrerakuntza egin den une honetan, zientzia gaiak euskeraz ikastea posible denean, gai teknikoei buruzko hiztegiak argitaratzen direnean presentzia minimoa lortu deneko une honetan, lagun artean, familian, lanean, kalean eta gizarteko hizkuntza alor gehientsuenetan ez da euskararik erabiltzen. Eta erabiltzen ez den hizkuntza hiltzera doa. Ez dago Euskal Herririk euskerarik gabe, ez daukat ahazturik Manuel Irujok esaten zuena. Aspaldian esaten zuen, nire begien aurrean hauxe esaten zuen, eta esaten zuen bakoitzean samiñarekin garraxi egiten: "Euskalerri euskalduna nahi dut nik Euskalerri independiente erdalduna baino, nahiago dut independentziarik gabeko Euskalerri euskalduna. Pauso handiak eman ditugu. Aurrera goaz. Euskalerri euskalduna da helburua. Eta nik badut horretan itxaropen apur bat, Irujo holaxekoa zen...