Utzidazu René Girard aurkezten, "La violencia y lo sagrado" lanaren egilea. Girard-ek biolentziaren ideia aztertzen du eta nola azaldu dezakeen zergatik eta nola garen garena.Imajinatu dezagun A komunitateak B komunitatearen eskuetan kide bat galtzen duela. A komunitatea haserretu egiten da eta mendekua nahi du; eta A komunitatea esaten dut ez familiak bakarrik erreakzionatuko duelako, lagunak eta auzokideak ere haserretuko dira eta bat egingo dute mendekua hartzeko. A-k egingo duen ala ez, ez du inporta. B-k, mendekuari erantzuten badio edo defendatzen bakarrik saiatzen bada ere, biolentzia gehiago sortaraziko duen biolentzia espiral bat egitera lagundu du. Etsaiarekin bukatuz, bakea lortu daiteke, pentsatu dezakegu. Akatsa. Etsaiarekin bukatuz, biolentzia espiral hori elikatu egiten dugu. Eta berriz hastera.Biolentzia, Girarden arora "zibilizazioaren printzipio antolatzailea" da. (Manrique)- pozgarria, ezta? Baina Renék denetan pentsatu du. Konponbidea? Estatu bat sortzea. Estatu bat? Bai, Estatu bat, A komunitateko kide gaixoa hil duenaren kontra jotzeko biolentzia legala erabili dezakeen arbitroa, hain zuzen. Mendeku pertsonala alde batera utziz (komunitateek erabili zezaketen bakarra zena), espiralaz libratu eta haien artean hiltzea saihesten dugu. Estatua inpartziala izan behar du biolentzia legal hau (edo justizia, beldur gutxiago ematen duela) aplikatzerakoan, bestela espirala berriz hasiko da.Eta zergatik biolentziara jo? Zergatik A-k eta B-k borrokatzen dute? Maltzurrak gara berez? Renék ezetz uste du, arazoa ez dela maltzurkeri, inbidia baizik. A eta B berdinak direlako egiten dute borroka , edo hobeto esanda, berdinak izan nahi dutelako. Eta modu honetan, "’bestea’ etsai modeloan bihurtzen da". (Llano; Garagalza) A-k B-k duena lortu nahiko du - eta zer da hori?- ba, edozer gauza, berdin da, desira objektua aldatuko da, baina desirak bere hartan jarraituko du.Akaso Renek ez ditu gaurko eguneko ekonomia, nabigatzen garen mapak eta erlazio "diplomatikoak" azaltzen? Neumanek esango lukeen moduan, "Arrazoia, benetan, hondoratzen da. Baina badaki igeri egiten". Flotagailuak, eguzkirako krema eta uretara, asko dagoela egiteko.